Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2004ko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilbao Exhibition Centre A.B.
1017

LEHIAKETA, Bilbao Exhibition Centre SAren instalazio berrietako salgaiak eta makinak erabili, kargatu eta deskargatuko dituen zerbitzua kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

Bilbao Exhibition Centre S.A.; IFZ: A 95135984 eta helbide soziala: Pedro Maria Basterretxea plaza, 2, Bilbao (PK 48013). Telefonoa: 94 428 55 01 eta Faxa: 94 427 74 49

2. Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bilbao Exhibition Centre SAko saioek dirauten aldirako instalazioetako salgaiak eta makinak erabili, kargatu eta deskargatuko dituen zerbitzua kontratatzea.

b.– Gauzatzeko lekua: Barakaldo, (Bizkaia).

c.– Gauzatzeko epea: esleipenaren egunetik kontatzen hasi eta 2005eko abenduaren 31 arte (luza daiteke).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Ez dago tasarik.

5.– Fidantza:

Behin-behinekoa: 8.800 euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Lekua: Cianoplan SA, Maria Diaz de Haro kalea, 10 bis, Galería helbidean eskura ditzakete interesa dutenek lehiaketaren inguruko agiriak. 48013 Bilbao. Halaber, Bilbao Exhibition Centre SAren bulegoetara deituta argibideak lor daitezke. Helbidea 1. idatz-zatian adierazitakoa da.

b) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 8. idatz-zatian adierazitakoaren arabera, eskaintzak aurkezteko epea bukatzen denean.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.

Ekonomia eta finantza arloko kaudimena eta kaudimen teknikoa eta profesionala, pleguen arabera.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko martxoaren 8ko 14:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguaren arabera.

c) Aurkezteko lekua: Bilbao Exhibition Centre SAren bulegoan, 1. idatz-zatian adierazitako helbidean, hain zuzen.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak: aldaerak aurkez daitezke.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Lekua: Bilbao Exhibition Centre SAren bulegoan, 1. idatz-zatian adierazitako helbidean, hain zuzen.

b) Eguna: Eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondorengo lehenengo astearte edo ostegunean.

c) Ordua: hamaikak eta hogeita hamar (11:30).

10.– Iragarkien gastuak: 4.000 euro artekoak esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Web orria. Lehiaketaren inguruko informazioa Bilbao Exhibition Centre SAren orrian eskuratu ahalko da, hain zuzen ere, "www.bilbaoexhibitioncentre.com" helbidean.

Bilbao, 2004ko otsailaren 11.

BILBAO EXHIBITION CENTRE-KO KONTSEILARI

ORDEZKARIA.


Azterketa dokumentala