Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2004ko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilbao Exhibition Centre A.B.
1016

LEHIAKETA, Bilbao Exhibition Centre SAren instalazio berrietako azafata- eta laguntzaile-zerbitzua kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

Bilbao Exhibition Centre SA.; IFZ: A 95135984 eta helbide soziala: Pedro Maria Basterretxea plaza, 2, Bilbao (PK 48013). Telefonoa: 94 428 55 01; Faxa: 94 427 74 49.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bilbao Exhibition Centre SAren instalazioetako eta saioek dirauten aldirako azafata- eta laguntzaile-zerbitzua kontratatzea.

b.– Gauzatzeko lekua: Barakaldo (Bizkaia).

c.– Gauzatzeko epea: Esleipenaren egunetik hasi eta 2005eko abenduaren 31 arte (luza daiteke).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Tasarik gabekoa.

5.– Fidantza:

Behin-behinekoa: 12.000 euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Lekua: Cianoplan SA, Maria Diaz de Haro kalea, 10 bis, Galería (Bilbao 48013) helbidean eskura ditzakete interesa dutenek lehiaketaren inguruko agiriak. Halaber, Bilbao Exhibition Centre Saren bulegoetara deituta argibideak lor daitezke. Helbidea 1. idatz-zatian adierazitakoa da.

b) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko epea bukatzen den eguna, 8. idatz-zatiaren arabera.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.

Bi loteei eska daitekeen sailkapena: L taldea, 5 azpitaldea, B kategoria.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko martxoaren 8a, astelehena, 14:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Bilbao Exhibition Centre SAren bulegoan, 1. idatz-zatian adierazitako helbidean, hain zuzen.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak: aurkez daitezke.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Lekua: Bilbao Exhibition Centre SAren bulegoan, 1. idatz-zatian adierazitako helbidean, hain zuzen.

b) Eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondorengo lehenengo astearte edo ostegunean.

c) Ordua: hamaikak (11:00).

10.– Iragarkien gastuak: 4.000 euro artekoak esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Web orria. Lehiaketaren inguruko informazioa Bilbao Exhibition Centre SAren orrian eskuratu ahalko da, hain zuzen ere, "www.bilbaoexhibitioncentre.com" helbidean.

Bilbao, 2004ko otsailaren 11.

BILBAO EXHIBITION CENTRE-KO KONTSEILARI

ORDEZKARIA.


Azterketa dokumentala