Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2004ko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1012

EBAZPENA, 2003ko azaroaren 28koa, Justizia sailburuordearena, 2002ko abenduaren 23ko Ebazpeneko akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen hori bake Epaitegietako inbertsio-gastuetarako Udalei laguntzak emateari buruzkoa da.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2. artikuluak dioenarekin bat, administrazio publikoek edozein unetan, bere kabuz edo interesatuek eskatuta, akats materialak, egintza-akatsak edo akats aritmetikoak zuzendu ditzakete.

Halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuaren 24.2 b) artikuluak ezarritakoaren arabera, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukian edo esanahian berariazko edo azaleko aldaketa eragiten bada.

Bake Epaitegien inbertsio-gastuetarako Udalei diru-laguntzak emateko Justizia sailburuordeak 2002ko abenduaren 23an emandako Ebazpenaren III. eranskinean (2002ko abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 248 zk.) maila horretako akatsak ikusi dira, eta zuzendu egin behar dira.

Hortaz, honako hau

EBATZI DUT:

Bakarra.– Justizia sailburuordearen 2002ko abenduaren 23ko Ebazpeneko III. Eranskinean ikusitako akatsak zuzentzea. Aipatu ebazpena Bake Epaitegien inbertsio-gastuetarako Udalei diru-laguntzak emateari buruzkoa da. Ebazpen honen Eranskinean finkatutakoaren arabera egingo da aldaketa.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 28a.

Justizia sailburuordea,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.

ERANSKINA / ANEXO

III. Eranskinean, 23399 orrialdean, honakoa dioen tokian / En el Anexo III, página 23399, donde dice:

MUNICIPIO	CONCEPTO	PRESUPUESTO	SUBVENCIÓN	 SUBVENCIÓN TOTAL

				POR AYUNTAMIENTO

UDALA	KONTZEPTUA	AURREKONTUA	DIRULAGUNTZA	 DIRULAGUNTZA KOPURUA

				UDALETXEKO

"Legorreta:	Equipo informático/Informatika ekipoa-	 2.436,85	2.106,56

	Equipo de oficina / Bulegoko ekipoa	

	

Leioa:	Equipo informático/Informatika ekipoa-	3.231, 88	2.793,83	4.900,39"

	Equipo de oficina / Bulegoko ekipoa	

Honakoa esan behar du: / Debe decir:

MUNICIPIO	CONCEPTO	PRESUPUESTO	SUBVENCIÓN	 SUBVENCIÓN TOTAL

				POR AYUNTAMIENTO

UDALA	KONTZEPTUA	AURREKONTUA	DIRULAGUNTZA	 DIRULAGUNTZA KOPURUA

				UDALETXEKO

"Legorreta:	Equipo informático/Informatika ekipoa-	 2.436,85	2.106,56	2.106,56

	Equipo de oficina/Bulegoko ekipoa	

Leioa:	Equipo informático/Informatika ekipoa-	3.231, 88	2.793,83	2.793,83"

	Equipo de oficina/Bulegoko ekipoa	


Azterketa dokumentala