Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2004ko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1009

EBAZPENA, 2003ko azaroaren 26koa, Droga Gaietako zuzendariarena, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko uztailaren 15eko Aginduaren II., III. eta V. kapituluen aurrekontu kantitateen birbanatzea jakitera ematen duena. Agindu hori da talde teknikoak sortu eta mantentzeko, droga mendekotasunen aurrezaintza komunitariorako programak garatzeko eta arrisku eta kalteen aurrezaintza eta murriztapenerako programak egiteko laguntza ekonomikoetarakoa.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko uztailaren 15eko aginduaren 23. artikuluan ezarritakoaren arabera, Kide Anitzeko Organoak, 2003ko azaroaren 6an Gasteizen bilduta, aipatutako aginduaren II. eta III. kapituluen funts-soberakinen transferentzia egitea erabaki du. Transferentziaren zenbatekoa 1.022.262,04 euro da. Kopuru hori V. kapituluaren aurrekontu kopurua gehitzeko erabiltzen da, eta horregatik V. kapituluaren azken zenbatekoa 1.747.262,04 euro da.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko uztailaren 15eko Agindura bideratutako guztizko zenbatekoaren birbanatze ekonomikoa jakitera ematea. Agindu hori talde teknikoak sortu eta mantentzeko, droga mendekotasunen aurrezaintza komunitariorako programak garatzeko eta arrisku eta kalteen aurrezaintza eta murriztapenerako programak egiteko laguntza ekonomikoetarako deialdia egiten duena da.

Aurrekontu partiden birbanatzea honela geratzen da:

II. Kapitulua, droga mendekotasunen aurrezaintza komunitariorako talde teknikoak sortu eta mantentzeko, 1.371.412,96 euro.

III. Kapitulua, droga mendekotasunen aurrezaintza komunitariorako programak garatzeko, 531.184,00 euro.

V. Kapitulua, arrisku eta kalteen aurrezaintza eta murriztapenerako programak egiteko, 1.747.262,04 euro.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Gizarte Gaietako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 26a.

Droga Gaietako zuzendaria,

BELEN BILBAO BORDE.


Azterketa dokumentala