Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2004ko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1004

EBAZPENA, 2004ko otsailaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 171/04-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea (98 Legea, prozedura arrunta) Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea xedatu eta, aipatutako salan ager daitezen, interesatu izan daitezkeenei epea jartzen diena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 171/04-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du (98 Legea, prozedura arrunta). Auzi-errekurtso hori Confederacion Sindical Comisiones Obreras-ek aurkeztu zuen, Eusko Jaurlaritzaako Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren azaroaren 25eko 286/2003 Dekretuaren aurka, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatu zuen dekretuaren aurka.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, hau

EBATZI DUT:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak eskaturiko administrazio-espedientea bidaltzea.

2.–Aipaturiko espedientean interesdun izan daitezkenei epea jartzea, hain zuzen ere, bederatzi eguneko epearen barruan Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen.

3.–Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 4a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GUENAGA.


Azterketa dokumentala