Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2004ko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
1002

EBAZPENA, 2004ko urtarrilaren 27koa, Erakunde Politikarako eta Toki Administraziorako zuzendariarena, Berangoko Udalaren Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza bigarren mailakoak sailkatzeko dena.

Berangoko Udalaren Osoko Bilkurak, 2003ko abenduaren 3an egindako bileran, Udalaren Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza bigarren mailako sailkatzeko Erakunde Politikarako eta Toki Administraziorako Zuzendaritza honi eskatzea onartu egin zuen.

Berangoko Udalerriak 5.001 biztanle baino gehiago ditu eta Udalaren Aurrekontua, 2004ko ekitaldirako, 3.005.060,53euro (lehengo pezetako 500 milioi) baino askoz handiagoa da. Horrela gauzak, eta gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuen betetzeari buruzkoa den uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 2. artikuluari jarraituz, bidezkoa da aipatutako Udalaren Idazkaritza lanpostua bigarren mailakoa sailkatzea (Idazkaritza azpieskalan dauden funtzionarioentzat gordeta, sarrerako kategoria) eta, ondorioz, Kontu-hartzailetza lanpostua ere bigarren mailakoa sailkatzea (Kontu-hartzailetza-Diruzaintza azpieskalan dauden funtzionarioentzat gordeta, sarrerako kategoria).

Horregatik guztiagatik, eta aurretik aipatutako 1732/1994 Errege Dekretuaren 9. artikuluak eta Jaurlaritzako Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartzen duen Lehendakariaren urriaren 16ko 28/2001 Dekretuaren 10. artikuluak arautzen dutenari jarraituz, Bizkaiko Foru Aldundiaren aldeko irizpidearekin, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Berangoko Udalaren Idazkaritza lanpostua bigarren mailan sailkatzea.

2.– Berangoko Udalaren Kontu-hartzailetza lanpostua bigarren mailan sailkatzea.

3.– Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, ebazpen honen aurka ez dago administrazioarekiko errekurtsorik jartzea. Hala ere, ebazpen hau errekurritu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, jakinarazpena jaso eta biharamunean kontatzen hasita, bi hilabeteko epean. Aurretiaz, eta epe berdinean, Erakunde Politikarako eta Toki Administraziorako Zuzendaritza honetara jo daiteke egintza hau baliogabetu edo errebokatzeko. Hori guztia lehen aipatutako 29/1998 Legearen 44. eta hurrengo artikuluetan ezartzen denaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 27a.

Erakunde Politikarako eta Toki

Administraziorako zuzendaria,

JOSÉ M.ª ENDEMAÑO ARÓSTEGUI.


Azterketa dokumentala