Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2004ko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1001

EBAZPENA, 2004ko urtarrilaren 8koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, "Euskal Gazte Aterpetxeak" izeneko proiektuari esleitutako diru-laguntzari uko egitea onartzen duena. Proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu zuen Akitania/Euskadi Lankidetza Fondoaren konturako diru-laguntzen 2001eko deialdian.

2001eko irailaren 27ko Ebazpenaren bitartez (EHAA., 199 zk., 2001eko urriaren 15ekoa) 2.500.000 pezetako (15.023,3 euro) diru-laguntza esleitu zen "Euskal Gazte Aterpetxeak" proiektua burutzeko. Proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu zuen Akitania /Euskadi Lankidetza Fondoaren konturako diru-laguntzen 2001eko deialdian.

2001eko urriaren 30ean ordainketaren %30 –750.000 pezeta (4.507,6 euro)– ordaindu ondoren, dirulaguntzaren onuradunak jakinarazi du proiektua ezingo duela aurrera eraman eta uko egin dio esleitutako diru-laguntzari 4.507,6 euroak itzulita, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2001eko martxoaren 13ko ebazpenaren hamargarren oinarriko 3. paragrafoan ezarrita dagoenaren arabera. Ebazpen horren bidez, Akitania/Euskadi lankidetza Fondoaren pentzutan emandako laguntzen 2001eko deialdia egin zen.

Hori guztia dela eta, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren proposamenez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– "Euskal Gazte Aterpetxeak" izeneko proiektuari esleitutako diru-laguntzari uko egitea onartzea eta ondorioz lehenengo ordainketaren 4.507,6 euroak itzultzea onartzea eta ordaindu gabe gelditzen den kopurua baliogabetzea. Proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu zuen Akitania/Euskadi Lankidetza Fondoaren konturako diru-laguntzen 2001eko deialdian.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 8a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA.


Azterketa dokumentala