Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2004ko otsailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
765

IRAGARKIA, Arrantza sailburuordearen 2003ko azaroaren 19ko ebazpena jakinarazteko. Izan ere, ebazpen horren bidez J. C TYSUB S.L.k aurkeztutako gorako errekurtsoa ezetsi da.

Ezinezkoa izan da idazki honen idazpuruan aipatutako 2003ko azaroaren 19ko ebazpena J.C TYSUB S.L.ri jakinaraztea. Hori dela-eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluak zehaztutakoarekin bat, jarraian adierazitako iragarkia argitaratu da ebazpen horren berri emateko:

"40/02 zk.ko gorako errekurtsoa.

J.C TYSUB S.L.k Arrantza zuzendariaren 2003ko martxoaren 20ko ebazpenaren aurka aurkeztutako gorako errekurtsoa (esp-zk.: PM 40/02).

2003ko martxoaren 20an Arrantza zuzendariak ebazpena eman zuen J.C TYSUB S.L.ri hasiarazitako espedienteari dagokionez urriaren 24ko 212/2000 Dekretuaren 8. artikuluan zehaztutakoa hausteagatik. Izan ere, arrantza-tresnen balizamenduari buruzko arauak hautsi zituen arrantza-tresnak askatuta baizituen. Arauhauste hori larria da eta 302 euroko isuna ezarri zitzaion.

Interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu du ebazpen horren aurka Arrantza sailburuordetza honetan 2003ko martxoaren 6an, hau da, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak ezarritako epearen barruan. Bertan, honako arrazoi hauek eman ditu:

"1.– Aktan zehaztutako sareak ez dira nereak.

2.– Inork ez nau zuzenean ikusi arrantza-tresna horiekin lanean. Beraz ez dago ekintza horren frogarik.

3.– Bidezkoa da norbaitek niri leporatu nahi izatea bere sareak txarto balizatu izana.

4.– Ez dut aktan aipatutako lekuan sarerik jarri. Hortaz, ezin dut inolako daturik eman zer gertatu zen argitzeko."

Espedientea berriz ere aztertu da, eta, aurkeztutako alegazioetako bati erantzunez, ez da bidezkoa honako arrazoi hau ematea: "Inork ez nau zuzenean ikusi arrantza-tresna horiekin lanean. Beraz ez dago ekintza horren frogarik". Izan ere, ikuskatzaileak egindako aktarekin batera doan dokumentuzko frogan argi eta garbi geratzen da nor den arrantza-tresna horien titularra.

Gainerako alegazioei dagokienez, ez dute elementu edo egintza berririk ekartzen. Izan ere, ez dute inolaz ere zehapen-espedientearen hasieran kontuan hartutakoak indargabetzen, eta horiexek izan dira Arrantza zuzendariaren ebazpenaren oinarri. Beraz ezin dira kontuan hartu.

Nolanahi ere, egintza batek araua hautsi duen ebaluatzerakokan, ekintza eta emaitza objektiboak hartzen dira kontuan. Kasu honetan, ekintzak argi egiaztatuta geratu dira horretarako eskumena duen ikuskatzaileak egindako aktaren bitartez.

Bestalde, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen 256/2002 Dekretuak ezarritakoaren arabera, Arrantza sailburuordeari dagokio sailburuordetza horren menpeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka aurkeztutako gorako errekurtsoak ebaztea. Halaber, kasu horretan ezargarri diren legezko arauak eta gainerako arau orokor eta bereziak kontuan hartu dira. Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

J.C TYSUB S.L.k Arrantza zuzendariaren 2003ko otsailaren 11ko ebazpenaren aurka aurkeztutako gorako errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpena berrestea.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du dagokion auzitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Arrantza sailburuordea,

LUIS MIGUEL MACIAS PEREDA."

Eta hau guztia jendaurrean jartzen da, interesdunak jakin dezan, iragarki hau banako jakinarazpena baita interesdunarentzat. Horrez gain, oharpide hauek egiten dira: ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du dagokion auzitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 30a.

Arrantza zuzendaria,

JOSU SANTIAGO BURRUTXAGA.


Azterketa dokumentala