Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Emilio Soldevilla Fundazioa
658

ERABAKIA, 2003ko abenduaren 18koa, "Fundación Emilio Soldevilla para la Investigación y el Desarrollo de la Economía de la Empresa (FESIDE)" delakoaren Patronatu-Batzordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan enpresa ekonomiarekin zerikusirik duten gaien inguruko doktoretza-ikasketak egiteko hamalau beka esleitzeko merezimendu-lehiaketarako deia egiten duena.

OINARRIAK:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoetan enpresa ekonomiarekin zerikusirik duten gaien inguruko doktoretza-ikasketak egiteko hamalau beka esleitzea da deialdi honen helburua.

Bigarrena.– Deialdi honetan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoak dira betekizun hauek:

a) Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan Lizentziatura edo antzeko tituluren bat izatea.

b) Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitate Publiko batean enpresa ekonomiarekin zerikusirik duten gaien inguruko doktoretza-ikasketak egiten egotea.

Hirugarrena.– Honako obligazio hauek ere hartzen dituzte diru-laguntzak eskuratzen dituztenek:

a) Diru-laguntzak esleitzeko jarritako eskakizunak bete beharko dira.

b) Jarritako eskakizunak eta baldintzak bete direla eta diru-laguntza esleitzeko agindutako jarduera burutu dela frogatu beharko dira entitate esleitzailearen aurrean.

c) Entitate esleitzaileak jarriko dituen frogatze jarduerak gainditu beharko dira.

d) Helburu berbererako beste administrazio edo ente publiko zein pribatuetatik diru-laguntzak, laguntzak,diru-sarrerak edo errekurtsoak lortu direla jakinarazi beharko zaio entitate esleitzaileari.

e) Diru-laguntza emateko kontuan hartzekoa litzatekeen edozein eratako zer-nolako objektibo edo subjektiboren berri eman beharko zaio entitate esleitzaileari.

Laugarrena.– Diru-laguntza bakoitzaren kopurua laurehun eta berrogeita hamar (450) eurokoa izango da, eta ordainketa bakar batean egingo da.

Bosgarrena.– Diru-laguntza horrek ez dakar berarekin ezelango kontratu loturarik laguntzaren esleipendunaren eta "Fundación Emilio Soldevilla para la Investigación y el Desarrollo de la Economía de la Empresa" delakoaren artean.

Horretaz gain, ez da bateragarria izango jarduera bererako jaso daitekeen beste edozein laguntzarekin.

Seigarrena.– "Fundación Emilio Soldevilla para la Investigación y el Desarrollo de la Economía de la Empresa" delakoari aurkeztu beharko zaizkio diru-laguntza hauek eskuratu ahal izateko eskabideak. Ziurtatutako postaz bidaliko dira, honako helbide honetara:

Pérez Galdós 14, Behineneko Eskuma, 48012 Bilbao.

Hamar egun natural egongo dira eskabidea aurkezteko, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Zazpigarrena.– Eskabideekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

a) "Curriculum vitae", eskegileak dituen merezimendu akademiko eta profesionalak eta burututako lan eta argitalpen zientifikoak azaltzen dituena. Alega daitezen merezimenduak behar bestean kreditatu beharko dira.

b) Eskatzailea doktoretza programa baten barruan onartuta dagoela kreditatu beharko da, programaren arduraduna den Enpresa Ekonomiako Unibertsitate Sailak edo antzekoak egiaztatua.

c) NAN fotokopia.

d) Espediente akademikoa eta titulu akademikoaren fotokopia edo eskatu izanaren frogagiria.

Zortzigarrena.– Proiektuaren helburuaren egokitzapena, ontsa gauzatzeko proiektuak eskaintzen dituen bermeak eta, batik bat, hautagaiak aldez aurretik burutu dituen ikerketa jarduerak kontuan hartuz baloratuko dira aurkeztutako proiektuak.

Hautagaien merezimenduak hobeki baloratu ahal izateko eta ikerketaren helburua lortzeko bidezkotzat joz gero, hautagaiekin elkarrizketa bat egin daiteke.

Bederatzigarrena.– Hamabost egun naturalen barruan esleituko dira diru-laguntzak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Esleipenaren berri idatziz emango zaie esleipendunei.

Hamargarrena.– "Fundación Emilio Soldevilla para la Investigación y el Desarrollo de la Economía de la Empresa" delakoaren Patronatuak laguntzak esleitzeaz har dezan ebatzia behin betikoa izango da.

Hamaikagarrena.– Diru-laguntza esleipendunak onartzeak oinarri hauetan ezartzen diren arauak ere onartu beharra dakar.

Arauok ez badira betetzen, galdu egingo dira laguntzari dagozkion eskubide ekonomikoak.

Hamabigarrena.– Diru-laguntzari uko egin zaiola idatziz jakinarazi beharko da eta, horrek, dagozkion eskubide ekonomiko guztiak galtzea ekarriko du.

Hamahirugarrena.– Diru-laguntzak emateari buruz ez bada idatziz ezer jakinarazten oinarri hauetan aurreikusitako epean, ezetsitzat joko da diru-laguntza.

Patronatuko lehendakaria,

ARTURO RODRÍGUEZ CASTELLANOS.


Azterketa dokumentala