Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Santurtziko Udala
657

IRAGARKIA, Regales-eko "A" jarduketa-unitatea urbanizatzeko proiektuaren testu bategina onesteari buruzkoa.

Gobernu Batzordeak abenduaren 2an egindako 27/2003 ohiko bileran erabaki zuen Regales-eko "A" jarduketa-unitatea urbanizatzeko proiektuaren testu bategina onestea; proiektua Marcelo Lafuente Molinero jaunak aurkeztu du, Regales-eko Lankidetzako Elkarte Administratiboaren ordezkari gisa jardunez.

Horrenbestez, ekainaren 23ko 2.159/1978 Errege Dekretuak onetsi duen antolamenduko araudiaren 141.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko, iragarki hau honako toki hauetan argitaratuko da: Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Udal honetako iragarki-oholtzan eta Bizkaiko Lurralde Historikoan gehien saltzen den egunkariren batean.

Errekurtsoak: hori jakinarazi da behar diren ondorenak izan ditzan eta horrekin batera jakinarazi nahi dizuegu berariazko egintza horrek bukaera ematen diola administrazio-bideari baina bere aurka Administrazioarekiko Auzibide Errekurtsoa jarri ahal izango duzuela Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, iragarki hau argitaratuko den egunaren biharamunetik zenbatu eta bi hileko epean; horixe xedatu baitute Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa araupetu duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10 eta 46. artikuluek eta horiekin bat datorren Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 109.c) artikuluak zati batean aldatu duena).

Hala ere, nahi izanez gero, eta aurreko paragrafoan aipatu den administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jarri aurretik, berariazko ebazpenaren aurka berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio hura eman duen organoari hilabeteko epean iragarki hau argitaratuko den egunaren biharamunetik zenbatuta.

Hori guztia bat dator aurrean aipatu den azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116 eta 117. artikuluekin eta baterakoekin. Nolanahi ere, nahi duenak bere eskubideak defendatzeko egokitzat jotzen duen beste edozein errekurtso jar dezake edo zernahi egin dezake.

Santurtzi, 2003ko abenduaren 19a.

Alkatea,
JAVIER CRUZ EXPÓSITO.

Azterketa dokumentala