Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
655

EBAZPENA, 2003ko urtarrilaren 15ekoa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Bizkaiko Lurralde Bulegoaren jardute-eremuan dauden ibaien igilguak leheneratzeko lehiaketarako deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza

c) Espedientearen zenbakia: 91A/03

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: aplikatu beharreko irizpide orokorra, ahal den neurrian, ertzetako baldintza naturalak zaintzea izango da, dagoen padurako edo erriberako landarediari eusten lagunduz eta paduren birsortzearen edo zuhaizgabetutako erriberak birlandatzearen bidez degradatutako ertzak berreskuratzea sustatuz. Uholdeen aurrean babesteko, azpiegiturak eraikitzeko edo hirigintza-garapena sustatzeko ubiderapenak edo errektifikazioak beharko dituzten ubideei dagokienean, ingurumenarekin erasokorrak ez diren jarduerak burutuko dira eta eskuhartze horiek ibaiaren ubidea haran osoaren marko espazialean integratzea erraztuko duten tratamenduak egingo dira, eta horietaz gain, interes kulturala duten elementuak babestuko dira. Gogorarazi egiten da, halaber, hiri-garapenak ibaien inguruan konfiguratu izan direla maiz eta hori dela eta, horien ertzetan interes kulturala duen eraikuntza-ondare aberatsa sortu dela eta horri ibaiaren presentziari lotutako ingeniaritza-obrak (zubiak, noriak, burdinolak, errotak eta abar), askotan duten balio historikoa, etnografikoa eta testigantzazkoa dela eta zaintzeko modukoak direnak, gehitzen badizkiogu, ulertzekoa izango dela ibaiertzetan kokatutako interes kulturaleko elementuak babesteko jarraibideak eta irizpideak ematea. Ezin dugu ahaztu, bestalde, Monumentu-multzo deklaratu diren eta ibaiertzetan kokatuta dauden hirigune historiko batzuk potentzialki urpean gera daitezkeen tokietan daudela.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Bizkaiko Lurralde Bulegoaren jardute eremua.

d) Gauzatzeko epea: 2005eko urtarrilaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: bostehun eta laurogeita lau mila (584.000) euro.

5.– Behin behineko fidantza: hamaika mila seiehun eta laurogei (11.680) euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Bizkaiko Lurralde-bulegoa.

b) Helbidea: Agirre lehendakaria kalea,6.

c) Herria eta posta-kodea: Bilbao, 48014

d) Telefonoa: 94 403 19 03.

e) Telefaxa: 94 403 19 01.

f) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2004ko martxoaren 2a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: Herri Administrazioen Kontratuetarako Legearen Araudi Orokorraren arabera: O taldea, 6 azpitaldea eta D kategoria. Herri Administrazioen Kontratuetarako Legearen arabera: III taldea, 5 azpitaldea eta D kategoria.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko martxoaren 9an, 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan eta karatulako 30. eta 33. puntuetan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila

2.a Helbidea: eskaintzak eskutan aurkeztu beharko dira Erregistro Orokorrean, Donostia kaleko 1eko 2. solairuan (Lakua II eraikina), lehen aipatutako epearen barruan; edo, bestela, postaz bidali, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Posta elektronikoz ere bidali ahal izango dira. Balioa izateko, hala ere, mezua igorri eta eskuratu dela -eguna adieraziz-, eta jakinarazpenen testu osoa jaso dela egiaztatu beharko da. Horretaz gain, bidaltzaileak eta hartzaileak era fidagarrian identifikatuta egon beharko dute. Bide honi jarraituz egiten bada, kopia inprimatu, erregistratu eta espedientean sartuko da.

Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epeaz eta orduaz kanpo jasotzen badira ez dira onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro eta eskaintzak jaso ez badira ez dira inola ere onartuko.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzeko egunaren biharamunetik hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II, 4 aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010

d) Eguna: 2004ko martxoaren 16a. Postaz bidalitako eskaintzarik egonez gero 2004ko martxoaren 22a.

e) Ordua: 11:00.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2004ko urtarrilaren 16a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.


Azterketa dokumentala