Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
647

EDIKTUA, sozietatea osatzeko ondasunak zehaztearen gainean burututako 161/01 zk.ko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irabazpidezko sozietatea osatzeko ondasunak zehaztea dela-eta, Serafín Marban Ruizen aurka, Consuelo Sánchez Arroyok eskatuta, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegian burututako 164/01 Hitzezko Judizioaren prozeduran epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira:

131/03 EPAIA

Gernika-Lumo, bi mila eta hiruko uztailaren bata.

164/2001 Judizioko autoak ikusi ditu Francisco Javier Tucho Alonso jaunak, Gernika-Lumoko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegiko epailea denak. Judizio horretan alde demandatzailea hauxe izan da: Consuelo Sánchez Arroyo, epaitegietako prokuradore Sarriguren jaunak ordezkaturikoa eta Gómez letratuak zuzendurikoa dena; eta alde demandatua: Serafín Marban Ruiz jauna, auzi-iheslaria dena. Gaia: Irabazpidezko sozietatea osatzeko ondasunak zehaztea.

EPAITZA

Consuelo Sánchez Arroyok aurkeztutako demanda bere horretan onestea, eta frogatutako egitateetan jasotako ondasunak irabazpidezko sozietatea osatzen duten ondasun legetxe onartzea.

Alde demandatuari ezartzen zaizkio kostuak.

Jakinarazi bekie aldeei ebazpen hau.

Eta Serafín Marban Ruiz jaun demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hiruko irailaren hogeita bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala