Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
643

EDIKTUA, 1024/02 zk.ko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: L2 1024/02 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Ollerietabarrena kalea, 17ko J.K.

Abokatua:

Prokuradorea: Pedro Maria Santín Diez.

Demandatua: Jesús Nieto Sánchez eta Esperanza Ojeta Ordanoz.

Gaia: N10 Hitzezkoa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza eta xedapenezko zatia honako hauek baitira:

243 ZK.KO EPAIA

Bilbo, bi mila eta hiruko azaroaren hamabosta.

Nik, María Eugenia Viguri Arribasek, Bilboko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7 zk.ko Epaitegiko epaile magistratu naizen honek, zenbatekoa erreklamatuz Epaitegi honetan burututako hitzezko judizioko 1024/02 autoak ikusi ditut. Aldeak: batetik, demandatzaile denez, Bilboko Ollerietabarrena kalea 17ko Jabekideen Komunitatea, prokuradore Pedro María Santín Díezek ordezkatuta eta letratu Erasmo Imbert Astierrek lagunduta; bestetik, demandatu denez, Jesús Nieto Sánchez eta Esperanza Ojeta Ordanoz.

EPAITZA

Santín Díez prokuradoreak, Bilboko Ollerietabarrena kalea 17ko Jabekideen Komunitatearen ordez eta izenean, aurkeztutako demanda bere horretan onesten dudanez, Jesús Nieto Sánchez eta Esperanza Ojeta Ordanoz kondenatzen ditut auzi-jartzaileari mila eta berrogeita bederatzi euro eta hirurogeita hamazazpi zentimo (1.049,77) solidarioki ordaintzera. Zenbateko horri, demanda aurkeztu zenetik aurrera sorrarazitako legezko interesaren araberako interes tasak gaineratuko zaizkio; gehi puntu bi, demanda ebatzi zenetik aurrera. Horretaz gain, 2003ko urtarriletik aurrera hogei (20,00) euro ordaindu beharko dituzte hilero, eta prozeurako kostuak ere bai.

Jesús Nieto Sánchez eta Esperanza Ojeta Ordanoz demandatuen gaur egungo egoitza ezezaguna denez gero, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Auzi-iheslari den demandatuak apelazio errekurtsoa aurkez dezake, ebazpen horren aurka, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan egin beharko da errekurtsoa, epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurka egindako erabakiak zehaztu (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu guztia interesatuaren esku dago auzitegi honetako Idazkaritzan.

Bilbo (Bizkaia), bi mila eta hiruko abenduaren hamabosta.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala