Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
635

AGINDUA, 2003ko abenduaren 19koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, "Arrietane Fundazioa" Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari buruzkoa.

Bilboko (Bizkaia) "Arrietane Fundazioa" Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

1.– Juan Antonio Arrieta Mendizabal jaunak "Arrietane Fundazioa" sortu du, Bilbon 2003ko irailaren 12an Bilboko Notarioen Elkargoko Ignacio J. Gomeza Eleizalde jaunaren aurrean egindako eskritura publikoaz (1.696 protokolo zk.).

5.– "Arrietane Fundazioa"-ren xedea, estatutuetako 5. artikuluan jartzen duenez, hau da:

"1. Ongintza-sorospenekoak.

Beharra duten pertsonei laguntza eta soropena emateko helburua duten ongintzako instituzioei eta pertsonei —legearen arabera eratuta eta aitortuta egon beharko dute— diru-laguntzak ematea. Laguntza eta sorospena jasotzen duten pertsonak hauek izan daitezke:

Umerzurtzak edo baliabide ekonomikorik ez duten familietako haurrak.

Baliabiderik ez duten gaixoak edo edadetuak.

Gizartean baztertuta dauden pertsonak.

2. Kultura arlokoak.

Ondare historiko erlijiosoa kontserbatu, eraberritu eta hobetzea, diru-laguntzak emanez.

Kultura sustatu, zabaldu eta garatzea; horretarako, Patronatuak proiektu batzuk onartuko ditu kasu bakoitzerako; batez ere, liburutegiak eta internet-guneak sortuko ditu eta ikasketetarako laguntzak eta bekak emango ditu".

3.– Fundazioaren egoitza, Fundazioaren Estatutuetako 3. artikuluan jartzen duenez, hau da: Estraunza kalea, 5 zk., 5. eskuma, Bilbao. Jardute-eremua batez ere Euskal Autonomia Erkidegoa izango da, artikulu berean jartzen duen moduan.

4.– Fundatzaileek hasieran jarritako dotazioa berrogeita hamar mila eurokoa (50.000) da, eta kopuru hori ordaindu dela jasota geratu da erregistro-inskripzioan, hala agintzen baitu 404/1994 Dekretuaren 31.1.c artikuluak.

Ondarea egokitzat eta askitzat jotzen da fundazioaren helburuak lortzeko, Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 12.1 artikuluaren arabera —azken xedapenetatik lehenengoari jarraituz aplikatuko da artikulu hori—.

5.– Fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea Patronatuari utzi zaizkio. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, Fundazioaren Estatutuetako 10. artikuluan jartzen duen moduan.

6.– Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran jartzen duenez, hauek izango dira:

Lehendakaria: Juan Antonio Arrieta Mendizabal jauna

Idazkaria: Juan Ramón Belausteguigoitia Abando jauna

Kideak:

Edurne Arrieta Mendizabal andrea

James Ferdinand Raphael Kirkland Vázquez jauna

Iñigo Sagarduy Salson jauna

Guztiek onartu dituzte dagozkien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan jasotako moduen bidez.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren eraketa inskribatzeko ebazpena hartzea agindu-bidez. Hala dago aginduta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 40. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7 a) artikuluan.

Bigarrena- Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 31. eta 34. artikuluetan ezarritako betekizunak konplitu dira.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretua eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak. Ondorioz,

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Gaur, F-155 zenbakiaz, Bilboko "Arrietane Fundazioa" Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren aurrekarian aipatzen dira eta guztiek modu adieraziz onartu dituzte beren karguak.

Bigarrena.– Fundazio hori, dituen helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 4. sekzioan inskribatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 14. artikuluan agindutakoaz bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu hau azkena da administrazio bidean. Horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 19a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala