Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
634

EBAZPENA, 2003ko abenduaren 16koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, "Hirietako bazter-aldeetan erkidegoen eta emakumeen lankidetza eta antolakuntzarako proiektuak antolatzea" izeneko proiektua gauzatzeko Javier de la Herrán Gascón lankideari esleitutako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko baimena ematen diona. Asociación en Solidaridad con el 3 Mundo "Círculo Solidario de Euskadi - Euskadiko Elkarbidea" erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoren kontura euskal lankideei diru-laguntzak emateko 2002ko deialdian.

Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoaren kargura 2002. urteko ekitaldian euskal lankideei eman beharreko laguntzetarako deia egiten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuaren 2002ko urriaren 31ko Ebazpenaren indarrez (uztailaren 27ko 388/1995 Dekretuan arautu ziren laguntzok), Asociación en Solidaridad con el 3 Mundo "Círculo Solidario de Euskadi - Euskadiko Elkarbidea" erakundeari 11.000 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion, proiektu horretan Javier de la Herrán Gascón lankideak sortuko zituen gastuak ordaintzeko.

Bestalde, 388/1995 Dekretuaren 15. artikuluan agintzen denez, boluntarioaren lana funtsean alda dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, eskabidea egin duen erakundeak berehala jakinarazi beharko dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Asociación en Solidaridad con el 3 Mundo "Círculo Solidario de Euskadi - Euskadiko Elkarbidea" erakundeak 2003ko abenduaren 10ean aurrekontua aldatzeko eta esleitutako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea egin zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Aurrekontuaren aldakuntzari dagokionez, langileari ordaindu beharrekotik 215,91 euro kentzea eta gizarte-segurantzaren diru-atalean 72,06 euro gehiago jartzea eskatzen du. Eskabidea egiterakoan aurreikuspen-akatsak egin zirelako eskatzen dira orain aldakuntzak: lankideak proiektuan egindako lehenengo hilabetetan ez zuen lanaldi osoa egin eta gizarte-segurantzaren gastuak ez zituen hasieratik ondo kalkulatu.

Proiektuaren %100 justifikatu ezin delako egiten zaio uko diru-laguntzari. Lankideak garraioaren kostea kalkulatzerakoan txarto egin zuelako gertatu da akatsa.

Aurrekontua, aldakuntza egin ostean, 21.890,52 eurokoa da. Azken ekonomia-txostenaren bidez 19.778,22 euro justifikatu ziren, hau da, aurrekontuaren %90,35. Eusko Jaurlaritzak hasieran emandako 11.000 euroei kenketa proportzionala egin ostean, 9.938,56 eurokoa izango da orain eman beharreko diru-laguntza. Geratzen da beraz diru-laguntzaren bigarren eta azkena den ordainketa, hasieran 5.500 eurokoa zena. Ukoaren ondorioz egin beharreko kenketa proportzionala 1.061,43 eurokoa da; beraz, 4.438,57 euro jaso beharko dira bigarren ordainketan.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak 2003ko abenduaren 16an diru-laguntzaren entitate onuradunak eskatutako aurrekontu-aldakuntzaren eta diru-laguntzaren zati bateko ukoaren aldeko irizpena eman zuen. Horren ondorioz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Solidaridad con el 3er Mundo "Círculo Solidario de Euskadi - Euskadiko Elkarbidea" erakundeak "Hirietako bazter-aldeetan erkidegoen eta emakumeen lankidetza eta antolakuntzarako proiektuak antolatzea" izeneko proiektuan eskatutako aurrekontu-aldakuntza eta diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea. Proiektua Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoren kontura euskal lankideei diru-laguntzak emateko 2002ko deialdian aurkeztu zen eta bertan Javier de la Herrán Gascón lankidea aritu da.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 16a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala