Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
633

EBAZPENA, 2003ko abenduaren 15ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Lucía Arana bekadunak jaso duen laguntzari zati batean uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko 2002 ekitaldian hainbat beka esleitzeko deialdiaren barruko laguntza da hori.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez Lucía Arana bekadunari 18.000 euroko beka esleitu zitzaion. Esleipena Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak arautzen dituen ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuari eta laguntza horiek 2002 ekitaldian jasotzeko deialdia egiten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko azaroaren 20ko Aginduak seigarren oinarrian xedatutakoari jarraituz egin zen.

Lucía Arana andreak, 2003ko abenduaren 9an igorritako idazki baten bidez, berari esleitutako diru-laguntzari zati batean uko egiteko eskabidea egin zuen. Lanpostu batean berehala hasi behar duelako egiten dio uko laguntzari.

Orain arte hiru dira egin diren ordainketak, guztira 16.200 euro. Beraz, ordainketa bat bakarrik geratzen da egiteke, 1.200 eurokoa.

Bekaren indarraldia urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 31n amaitu behar zen. Hala ere, ukoa 2003ko abenduaren 9an gertatu denez, Lucía Arana andrea 343 egun baliatu da beka horretaz, guztiaren %93,97. Ondorioz, 16.915 euro diru-zenbatekoa jaso behar du.

Izan ere, laugarren eta azkena den ordainketa 715 eurokoa izango da.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak, 2003ko abenduaren 15ean, onuradunak diru-laguntza zatiari egindako ukoa onartzearen aldeko irizpena eman zuen, horregatik honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Lucía Arana bekadunak 2002 ekitaldian Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko beken deialdian lortutako bekaren zati bati egiten dion ukoa onartzea

Bigarrena.– Laugarren eta azkena ordainketa egitea, guztira 715 euro.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 15a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala