Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
632

HUTSEN ZUZENKETA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2003ko abenduaren 23ko Aginduarena. Agindu horren bitartez, kooperatiba edo fundazioaren titulartasuna duten itunpeko sareko ikastetxeetako inbertsioak finantzatzeko diru-laguntzak deitzen dira.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2003ko abenduaren 23ko Aginduaren bitartez, kooperatiba edo fundazioaren titulartasuna duten itunpeko sareko ikastetxeetako inbertsioak finantzatzeko diru-laguntzak deitzen dira. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 255.zenbakian, 2003ko abenduaren 31koan, argitaratu zen, eta bere testuan aipatu bezalako hutsak atzeman dira, ondoren zuzendu egiten direnak:

– 1.1 Artikuluan, 25636. orrialdean, euskarazko testuan, honako hau esaten den lekuan:

"finantzatzeko dirulaguntzak deitzea du helburua"

Honako hau esan behar da:

"finantzatzeko dirulaguntzak deitzea du helburu"

– 1.3. Artikuluan, 25636. orrialdean, euskarazko testuan, honako hau esaten den lekuan:

"Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan hartarako kontsignaturiko kontu-sailaren kargura finantzatuko da"

Honako hau esan behar da:

"Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako kontsignaturiko kontu-sailaren kargura finantzatuko dena"

3.1. artikuluan, 25637. orrialdean, euskarazko testuan, honako hau esaten den lekuan:

"indarrenago legeriak eskatutako baldintzei egokitzea edo erakin berriko obrak egite finnatzatzeko badira, 30.000 euro edo hortik gorakaok badira, eta 1999.09.02tik 2005.10.01era bitartean amaitzen badira."

Honako hau esan behar da:

"indarrean dagoen legeriak eskatutako baldintzei egokitzea edo eraikin berriko obrak egiteko finantzatzeko badira, 30.000 euro edo hortik gorakoak badira, eta 1999.09.02tik 2005.12.01era bitartean amaitzen badira."

– 3.2. artikuluan, 25637. orrialdean, euskarazko testuan, honako hau esaten den lekuan:

"Halaber, diruz lagun daitezkeen mailaeguak finantzatzeko inbertsioak ondoko baldintzeetarikoren bat bete beharko dute:"

Honako hau esan behar da:

"Halaber, diruz lagun daitezkeen maileguak finantzatzeko inbertsioak ondoko baldintzetarikoren bat bete beharko dute:"

– 3.2. artikuluan, a) letran, 25637. orrialdean, euskarazko testuan, honako hau esaten den lekuan:

"Inadrreango legeetan ezarritako betekizunak konplitzen dituzten zentroetan"

Honako hau esan behar da:

"Indarreko legeetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikastetxeetan"

– 3.2. artikuluan, b) letran, 25637. orrialdean, euskarazko testuan, honako hau esaten den lekuan:

"Indarreango legezko betekizunak beteta, delako zentroak dituen eskolatze-uniteeetarko edukiera aski ez dutela-eta, espazioak gehitu egiten dituzten zentroetan egindako inbertsioak."

Honako hau esan behar da:

"Indarreko legeriaren baldintzak bete arren espazioak zabaltzen dituzten ikastetxeetan egin beharreko inbertsioak, dauden espazioek ezin baitute ikastetxeak eskolatzen dituen unitateen kopurua hartu."

– 4. artikuluan, 25637. orrialdean, euskarazko testuan, honako hau esaten den lekuan:

"Epea 2004.06.30era bitartekoa izango da"

Honako hau esan behar da:

"Epea lau hilabetekoa izango da"

– 5.1. artikuluan, f) letran, 25638. orrialdean, euskaraz eta erdarazko testuetan, honako hau esaten den lekuan:

"Eur."

Honako hau esan behar da:

"euro"

5.2. artikuluan, a) letran, 25639. orrialdean, euskarazko testuan, honako hau esaten den lekuan:

"- Obraren harrera-akta. Ikastetxeko ordezkariak, obrako zuzendaritzak eta kontratak parte hartuko dute."

Honako hau esan behar da:

"– Obraren harrera-akta. Horretan, ikastetxeko ordezkariak, obrako zuzendaritzak eta kontratak parte hartuko dute."

5.3. artikuluan, b) letran, 25639. orrialdean, euskarazko testuan, honako hau esaten den lekuan:

"obraren azken buruko ziurtapenaren egunetik harako hilabeteko epearen barruan aurkeztu beharko da agiri hura."

Honako hau esan behar da:

"hilabeteko epearen barruan aurkeztu beharko da agiri hura, obraren azken ziurtapenetik kontatzen hasita."

8. artikuluan, 25639. orrialdean, euskarazko testuan, honako hau esaten den lekuan:

"8. artikulua.– Epaimahai kalifikatzailea."

Honako hau esan behar da:

"8. artikulua.– Balorazio-batzordea."

8. artikuluan, 6. idatz-zatian, 25640. orrialdean, euskarazko testuan, honako hau esaten den lekuan:

"Balorazio-batzorde horrek Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordeari helaraziko dio proposamena, eta berorretan aukeratutako ikastetxeak eta dirulaguntzen zenbatekoak jasoko dira."

Honako hau esan behar da:

"Balorazio-batzorde horrek Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordeari helaraziko dio proposamena, eta berorretan aukeratutako ikastetxeak eta dirulaguntzen zenbatekoak jasoko dira, esleitzeko eta koantifikatzeko Agindu honek kontuan hartzen dituen irizpideak aplikatuz."

– 10.2. artikuluan, 2. idatz-zatian, 25641. orrialdean, euskarazko testuan, honako hau esaten den lekuan:

"aurrekontua ondo baloratu ez baldin bada, onarritzat hartuko da Unitate Teknikoak egingo duken balorazio berria"

Honako hau esan behar da:

"aurrekontua ondo baloratu ez baldin bada, oinarritzat hartuko da Unitate Teknikoak egingo duen balorazio berria."

– I. Eranskina, 2. paragrafoan, 25644. orrialdean, euskarazko testuan, honako hau esaten den lekuan

"izeneanaipatutako ikastetxearen, gaineratzen duen eskritura publikoaren bidez,………………… (-e)n …………………………….. emandakoa, …………………………………notarioaren aurrean …………………………………….. zenbakiarekin, osatutakoaren, titularra"

Honako hau esan behar da:

"aipatutako ikastetxearen titularra, gaineratzen den eskritura publikoaren bidez osatua, ……………………………………………..zk. duena"


Azterketa dokumentala