Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
629

AGINDUA, 2003ko abenduaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Donostia-San Sebastiánen (Gipuzkoa) Haur Hezkuntzako "Niño Jesús" ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Donostia-San Sebastiánen (Gipuzkoa)Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatuz, "Instituto Religioso de las Siervas de Jesús de la Caridad" entitatearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da.

Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak espediente horri, indarrean dauden arauek eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EAO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EBO ), abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua (31ko EHAA) eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– 2003/2004 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen da:

Kode-zenbakia: 20012781

Izen generikoa: Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: "Niño Jesús"

Titularra: Instituto Religioso de las Siervas de Jesús de la Caridad

Helbidea: Ategorrieta, 4.

Udalerria: Donostia-San Sebastián.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa

Baimentzen diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.

Ikastetxearen edukiera: 6 unitate, 8, 13 edo 20 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera.

2. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere.

3. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 15a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala