Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
626

AGINDUA, 2003ko abenduaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Arrasateko (Gipuzkoa) "Mesedeetako Andra Mari" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 1. zikloa irakasteko baimena emateko dena.

Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena eskatuz Arrasateko (Gipuzkoa) "Mesedeetako Andra Mari" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak espediente horri, indarrean dauden arauek eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EAO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EBO ), abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua (31ko EHAA) eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Honen jarraian zehazten den ikastetx e pribatuari 2003/2004 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako 1. zikloa irakasteko baimena ematen zaio:

Kode-zenbakia: 20002761

Izen espezifikoa: "Mesedeetako Andra Mari"

Titularra: Hnas. Mercedarias de la Caridad.

Helbidea: Jose Luis Iñarra pasealekua, 34

Udalerria: Arrasate

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloa irakastea, 3 unitatetarako edukieraz.

Ikastetxearen osaera:

–Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, 8, 13 edo 20 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 5 unitate 125 ikaspostutarako edukieraz.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate 300 ikaspostutarako edukieraz.

– Hezkuntza Berezia: unitate 1.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate 240 ikaspostutarako edukieraz.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasle kopuruari eta horien tituluei dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 11.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala