Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Legorretako Udala
621

IRAGARKIA Legorreta, Zaldibia, Itsasondo, Gaintza, Arama eta Altzagako udaletako plantilletan hutsik dagoen gizarte laguntzaile plaza betetzeko deiladiari buruzkoa.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2004ko urtarrilaren 2ko 1. zenbakian, argitaratuta daude gaizarte laguntzaile plaza txanda irekian betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak. Plaza hau B taldean sailkatuta dago.

Eskariak aurkezteko epea hogei egunekoa izango da, behin iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdi honi buruzko gainontzeko iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Legorreta, 2004ko urtarrilaren 5a.

Alkatea,
XABIER IRAOLA AGIRREZABALA.

Azterketa dokumentala