Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2004ko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Arbitraje Batzordea
615

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: "Ebazpena, 1/2000 zenbakidun eskumen gatazkari dagokiona; Eusko Jaurlaritzako legelarien ordezkaritzak Foru Araurako Proposameneko artikulu bakarreko laugarren paragrafoaren eta xedapen iragankorraren aurka aurkeztutakoa. Proposamen hori, Foru Aldundiaren ordezkaritza eginez "Gipuzkoa-Donostia Kutxa-Caja Gipuzkoa-San Sebastián" Asanbladan kide izango diren kontseilari nagusiak aukeratzeari buruzkoa, Euskal Sozialistak Batzar Taldeak aurkeztu eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2000ko maiatzaren 31n egindako bilkuran onartu zuten".

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Goian aipatu moduko hutsa egin zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (21. zk.a) 2001eko urtarrilaren 30ean argitaratu zen ondoko ebazpenean: "EBAZPENA, 1/2000 zenbakidun eskumen gatazkari dagokiona; Eusko Jaurlaritzako legelarien ordezkaritzak Foru Araurako Proposameneko artikulu bakarreko laugarren paragrafoaren eta xedapen iragankorraren aurka aurkeztutakoa. Proposamen hori, Foru Aldundiaren ordezkaritza eginez "Gipuzkoa-Donostia Kutxa-Caja Gipuzkoa-San Sebastián" Asanbladan kide izango diren kontseilari nagusiak aukeratzeari buruzkoa, Euskal Sozialistak Batzar Taldeak aurkeztu eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2000ko maiatzaren 31n egindako bilkuran onartu zuten". Beraz, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

- Izenburuan eta lehen paragrafoaren bukaeran, 1595. orrialdean, honakoa dioenean:

"EBAZPENA …"

esan behar du:

"ERABAKIA …"


Azterketa dokumentala