Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2004ko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
613

LEHIAKETA PUBLIKOA, prozedura ireki bidezkoa, honako xede hau duen kontratua esleitzeko: berdela sustatzeari eta berdelaren kontsumoa zabaltzeari buruzko informazio eta zabalkunderako kanpaina egitea.(Esp.: AP/04/01/2004).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saila.

b) Espedientea nork izapidetuko duen: Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak.

c) Espediente-zenbakia: AP/04/01/04.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren nondik norakoa: berdela sustatzeari eta berdelaren kontsumoa zabaltzeari buruzko informazio eta zabalkunderako kanpaina egitea.

b) Loteak eta kopurua: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko epea. Komunikazio-plana burutzeko gehienezko epea kontratua izenpetu eta hiru astekoa izango da.

Saltokietan sustapen-ekintzak burutzeko gehienezko epea kontratua izenpetu eta sei astekoa izango da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: berrehun eta berrogei mila laurehun eta lau euro (240.404 euro), BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin-behingoa: ez da behar.

Behin betikoa: esleipen-aurrekontuaren %4.

6.– Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Erregistroa.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina (3. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Telefonoa: 945 01 99 95.

e) Faxa: 945 01 97 02.

f) Dokumentuak eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2004ko otsailaren 16a.

7.– Kontratistak berariaz bete beharrekoak.

a) Sailkapena: T taldea, 1 azpitaldea, D maila

b) Beste eskakizunik: ez dago.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko.

a) Eskabideak aurkezteko epe-muga: 2004ko otsailaren 17a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Hiru kartazal aurkeztu beharko dira: "A", "B" eta "C"; kartazalok administrazio-baldintza zehatzen orrian jasotako edukia izan beharko dute.

c) Aurkezteko lekua:

1. Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Erregistroa.

2. Helbidea: Donostia kalea,1. Lakua I eraikina (3. solairua).

3. Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010)

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi beharreko epea: esleipena egin arte.

e) Aldaerak: ez da halako aukerarik aurreikusi.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea,1. Lakua I eraikina (3. solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz (01010)

d) Eguna: 2004ko otsailaren 20a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

11.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo baldintza-orriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: orriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 20a.

Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala