Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2004ko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
611

LEHIAKETA. Iragarkia, 2003ko estatistika ospitalarioa, sare publikoko 2003ko ospitalez kanpoko estatistika eta asistentzia mediko-farmazeutikoa eskaintzen duten aseguru libreko erakundeen 2003ko estatistika biltzeko, grabatzeko eta balidatzeko lizitazioa jakinarazteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 13/2004-S

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: 2003ko estatistika ospitalarioa, sare publikoko 2003ko ospitalez kanpoko estatistika eta asistentzia mediko-farmazeutikoa eskaintzen duten aseguru libreko erakundeen 2003ko estatistika biltzea, grabatzea eta balidatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik hasita 2004ko azaroaren 30a arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: aldez aurretikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 76.537,00 euro.

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoa: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 4. solairua Lakua II.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz. 01010.

d) Telefonoa: 945.01.91.78.

e) Telefaxa: 945.01.93.01.

f) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: goian aipatutako lekuan jaso ahal izango dira eskabideak, doan, aurkezteko dagoen azken eguna arte.

Halaber, Eusko Jaurlaritzaren web orrian ere jaso ahal izango dira agiriak. www.ej-gv.net.

7.– Kontratistaren betebeharrak. Ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatuko da. Horretarako azken hiru urteetan egindako lanek guztira egiten dutena aitortu beharko da, eta horrako zenbateko hori ez da inoiz lehen urtekoaren halako hiru baino gutxiago izango. Hala balitz, ekainaren 16ko 2/2000 LEDeko 16.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorri beharko luke.

Gaitasun teknikoa egiaztatzeko, enpresarioen eta enpresaren zuzendaritzako pertsonalaren titulu akademikoak eta profesionalak, eta, batik bat, kontratua exekutatzeko ardura duen pertsonalarenak aurkeztu beharko dira. Arduradun nagusiak goi-mailako titulazioa eduki beharko du, oinarri teknikoen pleguko III.1 puntuaren arabera.

Enpresak, plantillan dituen minusbaliatuak langileen ehuneko bitik beherakoak ez badira, egiaztatu egin beharko du egoera hori, horretarako, enpresako langileen deskribapena aurkeztuta.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko otsailaren 18a, 11:30ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 4. solairua Lakua II.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz. 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 3 hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 4. solairua Lakua II.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz. 01010.

d) Eguna: 2004ko otsailaren 24a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak:

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 14a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

IGNACIO ZALBIDEA ALVAREZ.


Azterketa dokumentala