Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2004ko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
610

IRAGARKIA, Lekeitioko (Bizkaia) HGDL-5eko A Blokean 24 gizarte etxebizitza eta eranskinak eraikitzeko lanen kontratua esleitu dela jakinarazteko dena. (10/03 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: 10/03.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Lekeitioko HGDL-5eko A Blokean 24 gizarte etxebizitza eta eranskinak eraikitzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2003ko uztailaren 3ko EHAA, 130 zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: bi milioi bederatziehun eta laurogeita hamazortzi mila eta hiru euro eta lau zentimo (2.998.003,04), balio erantsiaren gaineko zerga barne.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2003ko urriaren 28a.

b) Kontratista: Construcciones Amenabar, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: bi milioi bostehun eta berrogeita hiru mila berrehun eta hirurogei euro eta hamasei zentimo (2.543.260,16), balio erantsiaren gaineko zerga barne.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 18a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala