Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2004ko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
606

LEHIAKETA. Iragarkia, "Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Nazioarteko II. Biltzarra" egiteko zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzekoa (esp.: KBN C02/66/2003).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: OSALANeko zuzendari nagusia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/66/2003

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Nazioarteko II. Biltzarra.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Donostia-San Sebastián.

d) Gauzatzekoo epea: kontratua egin, eta hurrengo egunetik hasita, 2004ko ekainaren 18ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira:

Laurehun mila euro (400.000 euro)

5.– Behin-behineko fidantza.

Behin-behinekoa: zortzi mila euro (8.000 euro)

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia (Donostia kalea 1, beheko solairua).

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 94 501 89 27

e) Faxa: 945 01 89 50.

f) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2004ko otsailaren 17a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, hala badagokio( taldeak, azpitaldeak eta kategoria):

L taldea, 5 azpitaldea eta D kategoria.

Halaber, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen 15.1 artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, lana burutzeko behar diren giza-baliabideak eta materialak jartzeko konpromisoa aurkeztu beharko da. Baliabide horiek eskaintzan zehaztu beharko dira. Horretaz gain, "B" kartazalean, honako gai hauei buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko da:

– Biltzarrak eta ekitaldiak prestatzen izandako esperientzia; nazioarte-mailakoak berezita jaso beharko dira, eta honako hauek zehaztu beharko dira: titulua edo kontzeptua, egindako lanaren bolumena, lanean emandako denbora eta zein entitaterentzat lan egin den.

– Internet bidez ekitaldiak zuzenean ematen izandako esperientzia.

– Biltzarra antolatzen eta hori Internet bidez ematen ibiliko diren langileen izenak eta curriculum vitae-a.

– Giza-baliabideak eta materialak (informatika-sistemak, komunkaziokoak… ea.) eta enpresak duen azpiegitura.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko otsailaren 18a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).

3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 zk. (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2004ko otsailaren 26a.

e) Ordua: 12:00

10.– Bestelako argibideak:

11.– Iragarkien gastuak:

EHAAko argitalpena: hirurehun eta hirurogeita hamabost euro eta berrogeita hamalau zentimo (375,54 euro).

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna:

Ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak edo pleguak jasotzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 19a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala