Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2004ko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
604

EBAZPENA, 2004ko urtarrilaren 20koa, Ingurumen sailburuordearena, Zierbena udalerrian, Moyresa, Molturación y Refino, S.A. enpresak sustatzen duen Olio-haziak ehotzeko eta landare-olioak errefinatzeko jarduera instalatzeko proiektua, eta proiektuak berak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko azterlana, jendaurrean jartzen duena.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta hau posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua araua bete behar duten instalazioek bere xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea da, hain zuen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten herri administrazio desberdinen lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluak ezarritakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan gauzatu nahi diren plan eta proiektuek (publiko zein pribatu izan) ezinbestekoa izango dute ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude.

Ingurumen organo honetan izapideak hasi dira Moyresa, Molturación y Refino, S.A. enpresak Zierbena udalerrian, Olio-haziak ehotzeko eta landare-olioak errefinatzeko jarduera instalatzeko proiektuari dagokion ingurumeneko baimen bateratua lortzeko eta proiektuak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko, proiektua Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. Eranskinean eta Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren I.B Eranskinean jasotzen baita.

Ingurumeneko baimen bateratua lortzeko aurreikusten den prozeduraren arabera, eskariarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa osotu ondoren, jendaurrean jarri behar da gutxienez 30 eguneko epean.

Ingurumenarekiko Eragina Ebaluatzeari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretuak eta xedapen hori garatzeko Arautegia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuak aurreikusten duten prozeduraren arabera ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana jendaurrean jarri behar da.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera Autonomia Erkidegoek beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko jardunak, derrigorrezkoa direnean eta eskumena Autonomia Erkidegoari dagokionean, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran barneratzeko.

Ondorioz, Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoari jarraituz Moyresa, Molturación y Refino, S.A enpresak Zierbena udalerrian sustatzen duen Olio-haziak ehotzeko eta landare-olioak errefinatzeko jarduera instalatzeko proiektua eta proiektuak berak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko azterlana jendaurrean jarri behar da.

Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Ingurumenarekiko Eragina Ebaluatzeari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, xedapen hori garatzeko Arautegia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko egitura organikoa ezartzeko den azaroaren 20ko 306/2001 Dekretua, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den araudiak ikusita, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Moyresa, Molturación y Refino, S.A. enpresak Zierbena udalerrian sustatzen duen Olio-haziak ehotzeko eta landare-olioak errefinatzeko jarduera instalatzeko proiektua, eta proiektuak berak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko azterlana jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan bidezko iritzitako arrazoibideak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektua eta proiektuak berak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko azterlana Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (Donostia kalea, 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), bai eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumeneko Bizkaiko Lurralde Bulegoan ere (Gran Via, 85, Bilbo).

Era berean, adierazitako dokumentazioa hiritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako espedientea Zierbenako Udalari bidaliko zaio, horrek espedientea erakusteko, jendaurrean jartzeko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko urtarrilaren 20a.

Ingurumen sailburuordea,

IÑAKI EZKURRA YURREBASO.


Azterketa dokumentala