Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2004ko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Arbitraje Batzordea
593

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: "Ebazpena, 2/2003 zenbakikoa, Ebazpen Batzordearen Osoko Bilkurak 2003ko martxoaren 17an 2/2002 erregistro zenbakia duen eskumen-arazoaren inguruan emandakoa; Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki-erakundeen Aurrekontuei buruzko Foru Arau-proiektuarekin du zerikusia, eta Eusko Jaurlaritzak eskatu zuen".

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Aipatutakoen moduko huts bat egin da Ebazpen Batzordearen Osoko Bilkurak 2003ko martxoaren 17an 2/002 erregistro-zenbakia duen eskumen-arazoaren gainean hartutako 2/2003 Ebazpenaren testuan (2003ko urriaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 204 zk.). Arazoa, bestalde, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki-erakundeen Aurrekontuei buruzko Foru Arau-proiektuari dagokio, eta Eusko Jaurlaritzak eskatu zuen. Akatsaz ohartuta, beraz, honako hau zuzendu behar da:

- Izenburuan, 19791. orrialdean, hau dio:

"EBAZPENA, 2/2003 zenbakikoa, …"

Eta honako hau esan behar du:

"ERABAKIA, 2/2003 zenbakikoa, …"

- Halaber, tituluaren ostean ezabatu egin behar da 2/03 EBAZPENA.


Azterketa dokumentala