Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2004ko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Arbitraje Batzordea
592

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: "Ebazpena, 2002ko abenduaren 26koa, Ebazpen Batzordearen osoko bilkurarena, Arabako Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Foru Dekretuaren gaineko eskumen gatazka positiboari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak sustatutako etendura-intzidenteari buruzkoa".

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Aipatutakoen moduko huts bat egin da Eusko Jaurlaritzak sustatutako etendura-intzidenteari buruz Ebazpen Batzordeak osoko bilkuran 2002ko abenduaren 26an hartutako ebazpenaren testuan (2003ko osailaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 25 zk.). Intzidentea, bestalde, Arabako Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Foru Dekretuaren gaineko eskumen gatazka positiboari dagokio. Hutsaz ohartuta, beraz, honako hau zuzendu behar da:

- Gaztelerako testuan, 1714. orrialdean, bigarren paragrafoaren bukaeran, hau dio:

"DECISIÓN …"

Eta honako hau esan behar du:

"RESOLUCIÓN …"


Azterketa dokumentala