Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2004ko urtarrilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
422

784/2003 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, honako ebazpen hau moldatu eta bertan dauden hutsak zuzentzeko dena: 683/2003 Ebazpena, azaroaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldean, erradiodiagnostikoko goi-mailako teknikarien kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa), eta deialdiko 5.3.2 eta 5.3.3 oinarri-arauetan aurreikusitako betekizunak ez betetzeagatik baztertutako izangaien zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2.b) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisio materialak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta testuinguruak berak huts horiek erraz argitzen ez baditu eta, hutsak zuzendutakoan, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatu badaiteke.

Ikusi dugu era horretako hutsak eta omisioak daudela Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak azaroaren 10ean emandako 683/2003 Ebazpenean (2003ko abenduaren 16koa, 245 zenbakidun EHAA), I eranskinean, eta, beraz, huts horiek zuzenduko dira hemen.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

Lehena.– Izangaien behin-behineko zerrendan egindako omisioak zuzenduko dira, eta, horretarako, beraz, ondorengo zerrendan aipatutako pertsonak ere I. eranskinaren barruan egongo dira:

TXANDA IREKIA

NAN	IZEN-ABIZENAK	OPOSAKETA	LEHIAKETA	GUZTIRA

15.368.172	URRETXU ALVARAEZ, MARIA DEL MAR	61,2500	 41,5000	102,7500

	

BARNE SUSTAPENERAKO TXANDA

NAN	IZEN-ABIZENAK	OPOSAKETA	LEHIAKETA	GUZTIRA

15.949.039	PAUSA AZPIAZU, GEMMA	58,7500	45,5000	 104,2500

77.276.874	OLIVA GÓMEZ, HILARIA	52,5000	45,6000	 98,1000

ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEENTZAKO TXANDA (84 BAINO LEHENAGOKOAK, GOI MAILAKO TEKNIK. ZEREGINETAN).

NAN	IZEN-ABIZENAK	OPOSAKETA	LEHIAKETA	GUZTIRA

16.241.114	RANEDO VADO, INMACULADA	56,2500	40, 0000	96,2500

Bigarrena.– Behin-behineko zerrendan Izaskun Zoilo Sánchez andrea ez agertzea hutsa izan da, eta, hori zuzentzearren, pertsona hori honako era honetara sartuko da I. eranskinean:

TXANDA IREKIA

NAN	IZEN-ABIZENAK	OPOSAKETA	LEHIAKETA	GUZTIRA

13.157.173	ZOILO SÁNCHEZ, IZASKUN	55,0000	17, 7200	72,7200

Hirugarrena.– Deialdiko 5.6 oinarri-arauan zehaztutakoaren ildotik, hemen aipatutako izangaiek hamar egun balioduneko epea izango dute ebazpen honen aurkako erreklamazioak aurkezteko epaimahaiko lehendakariari, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 17a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza

Baliabideetako zuzendaria,

M.ª JESÚS MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala