Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2004ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
149

IRAGARKIA, Aretan (Laudio) Z.V.35 aldea (1-Bide Sarea jarduera) hiritzeko lanen kontratua esleitu dela jakinarazteko dena. (20/02 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: 20/02.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Aretan (Laudio) Z.V.35 aldea (1-Bide Sarea jarduera) hiritzeko lanak burutzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2002ko uztailaren 8ko EHAA, 128 zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: milioi bat hirurehun eta berrogeita hamaika mila seiehun eta laurogeita hamabi euro eta hogei zentimo (1.351.692,20), balio erantsiaren gaineko zerga barne.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2002ko urriaren 23a.

b) Kontratista: Enrique Otaduy S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat berrehun eta hogeita hamahiru mila ehun eta berrogeita hamazazpi euro eta laurogeita zortzi zentimo (1.233.157,88), balio erantsiaren gaineko zerga barne.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 13a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala