Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2004ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
132

AGINDUA, 2003ko azaroaren 12koa, etxebizitza eta gizarte gaietako sailburuarena, Orbisoko hirigune historikoa birgaitze integratuko eremu deklaratzeari buruzkoa.

Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30ko 317/2002 Dekretuaren 17. artikuluak bi betekizun zehazten ditu multzo jakin bat Birgaitze Integratuko Eremu deklaratzeko. Alde batetik, Birgaitze Plan Berezia behin betiko onartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoko aldizkarian argitaratu beharra, eta, bestetik, planaren eraginpean dauden toki-korporazioek Birgaitzeko Hirigintza-Sozietate bat eratu beharra.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialak, 2003ko otsailaren 5eko alean, abenduaren 24ko 1277/2002 Foru Agindua argitaratu du, eta agindu horren bidez behin betiko onespena eman zaio Kanpezuko Orbisoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziari.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Agindu honen bidez egindakotzat jotzen da.

Era berean, Kanpezuko Udala Arabarri Birgaitzeko Hirigintza Sozietatearen barruan dago.

Horiek horrela, Kanpezuko Orbisoko hirigune historikoan abenduaren 30ko 317/2002 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dira; beraz, birgaitze integratuko eremu deklara daiteke.

Gai horretan aplikatzeko diren legeak ikusita, honako hau,

XEDATU DUT:

Kanpezoko Orbisoko hirigune historikoa birgaitze integratuko eremu deklaratzea, Birgaitze Osorako Plan Berezian eremu horretarako zehaztutako mugaketaren arabera. Plana abenduaren 24ko 1277/2002 Foru Aginduaren bidez onartu zen, eta dagokion planoa agindu honen eranskinean agertzen da.

Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Vitoria- Gasteiz, 2003ko azaroaren 12a.

Etxebizitza eta gizarte gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala