Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2004ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
131

EBAZPENA, 2003ko abenduaren 18koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, eranskinean aipatzen diren udalei ordezkapenetarako diru-laguntza ematen diona.

Diru-laguntza hauek 1998ko ekainaren 9ko Agindu bidez argitaratutako Lankidetza Hitzarmenaren 8. artikulua betez ematen dira, euskarazko eskoletara joateagatik egindako ordezkapenak diruz laguntzeko.

Ikusirik ordezkapenak zuritzeko udalek aurkeztu duten dokumentazioa eta berau, Aginduan ezarritakoarekin konparatu ondoren,

EBATZI DUT:

1.– Eranskinean aipatzen diren udalei bakoitzarentzako izendatzen den diru kopurua ematea, 2003/04 ikasturtean egindako ordezko kontratazioaren diru-laguntza gisa. Emandako diru-laguntza, 2003ko urria-abendua epeari dagokio, gehienez ere. Hala ere, diru kopurua alda daiteke ordu kreditu eta asistentziari buruzko datuak jaso eta kontuan hartu ondoren.

2.– Ebazpen honen aurkako gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburuaren aurrean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 18a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.

I.– ERANSKINA / I.– ANEXO

ERAKUNDEA MODULUA HILABETE IKASLE DIRULAGUNTZA DIRULAGUNTZA

KOPURUA KOPURUA MODULUKA EURO GUZTIRA EURO

INSTITUCIÓN MODULO N.º MESES N.º ALUMNOS SUBVENCIÓN SUBVENCIÓN

POR MODULO TOTAL EUROS

EUROS

AGURAINGO ESKUALDEA 6.430,85 EUR.

5 3 1 3.858,51 EUR.

5 2 1 2.572,34 EUR.

AGURAINGO UDALA 2.572,34 EUR.

5 2 1 2.572,34 EUR.

BERRIZKO UDALA 1.286,17 EUR.

5 1 1 1.286,17 EUR.

DONOSTIAKO UDALA 8.342,09 EUR.

5 3 1 3.858,51 EUR.

5 1 2 2.572,34 EUR.

2 3 2 1.911,24 EUR.

ERANDIOKO UDALA 3.858,51 EUR.

5 3 1 3.858,51 EUR.

GETXOKO UDALA 26.029,93 EUR.

5 3 5 19.292,55 EUR.

5 2 2 5.144,68 EUR.

2 3 1 955,62 EUR.

2 2 1 637,08 EUR.

PASAIAKO UDALA 3.858,51 EUR.

5 3 1 3.858,51 EUR.

TRAPAGARANGO UDALA 3.858,51 EUR.

5 3 1 3.858,51 EUR.

GASTEIZKO UDALA 41.157,44 EUR.

5 3 10 38.585,10 EUR.

5 1 2 2.572,34 EUR.

ZARAUZKO UDALA 3.858,51 EUR.

5 3 1 3.858,51 EUR.


Azterketa dokumentala