Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2004ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Bergarako Udala
129

IRAGARKIA, Bergarako Udaleko lan-eskaintza publikoan izandako hutsak zuzentzeko dena.

Bergarako Udalak 2003. urterako Bergarako Udaleko lan-eskaintza publikoa onartu eta argitaratu zuen 2003 urteko urriaren 30ean Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian.

Argitaratutakoan, akatsak daudela ikusi da, eta, beraz, zuzenketa hauek egin dira:

Funtzionarioentzat gordetako lanpostuen artean, zeregin administratiboak dituen udaltzain agente-lanpostuari dagokionez, 2. hizkuntza-eskakizuna eskatu zen, eta, horren ordez, 3. hizkuntza-eskakizuna eskatzen dela ezarri behar da.

Beraz, hauek dira karrerako funtzionarioei gordetako lanpostuak:

Karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak

(Ikus .PDF)

Bergara, 2003ko azaroaren 5a.

ALKATEA.

Azterketa dokumentala