Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2004ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
126

2/2004 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, lehendakariarena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua izendatzeari buruzkoa.

Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz, hau

XEDATU DUT

Artikulu bakarra.– Ana Aguirre Zurutuza anderea jauna Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu izendatzea, dituen merezimenduak eta gaitasunak kontuan hartuta.

Agintari eta herritar guztiei agintzen diet sailburuak legean xedatutakoaren arabera dagozkion eginkizunez baliatzerakoan ematen dituen aginduak bete ditzatela, berari eta duen aginteari zor zaien begirunea erakutsiz.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko urtarrilaren 12an.

Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Azterketa dokumentala