Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2004ko urtarrilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
78

IRAGARKIA, Arrigorriako (Bizkaia) 68 etxebizitzaren sustapenean dauden akatsak konpontzeko lanen kontratua esleitu dela jakinarazteko dena. (12/02 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: 12/02

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Arrigorriako (Bizkaia) 68 etxebizitzaren sustapenean dauden akatsak konpontzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: ez zen argitaratu.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: hitzartua.

c) Esleitzeko era: ez.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: ehun eta hiru mila berrehun eta hirurogeita hamahiru euro eta hamaika zentimo (103.273,11), balio erantsiaren gaineko zerga barne.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2002ko azaroaren 27a.

b) Kontratista: Cresa Construcciones y Rehabilitaciones de Euskadi, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hiru mila berrehun eta hirurogeita hamahiru euro eta hamaika zentimo (103.273,11).

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 13a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala