Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2004ko urtarrilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
77

IRAGARKIA, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari irisgarritasunari buruzko Legearen babespeko dirulaguntzen kudeaketa eta jarraipenerako laguntza teknikoa emateko kontratua esleitu dela jakinarazteko dena. (20A/02 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: 20A/02.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta laguntza.

b) Helburua: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari irisgarritasunari buruzko Legearen babespeko dirulaguntzen kudeaketa eta jarraipenerako laguntza teknikoa.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2002ko uztailaren 8ko EHAA, 128 zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: ehun eta hirurogeita zazpi mila eta berrogei (167.040) euro, balio erantsiaren gaineko zerga barne.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2002ko urriaren 31.

b) Kontratista: Jesus Del Campo San Vicente

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta berrogeita bost mila zortziehun eta laurogeita bi euro eta hirurogeita lau zentimo (155.882,64), balio erantsiaren gaineko zerga barne.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 13a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala