Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2004ko urtarrilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
76

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, "Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoko Agiritegia antolatzeko" kontratua esleitzeko. (Espedientea: I.M.T. 13/35/03).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: IMT. 13/35/03.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Lurralde Bulegoan dagoen dokumentazioa antolatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Arabako Lurralde Bulegoko agiritegia.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak)): sei hilabetekoa izango da, esleipena jakinarazten den egunetik, behin betiko fidantza aurkeztu ondoren.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Gehienez: hirurogeita hamaika mila (71.000,00) euro.

Behin-behineko fidantza: 1.420,00 euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I – 5. solairua).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Telefonoa: 945 01 99 21.

e) Telefaxa: 945 01 82 52.

f) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2004ko urtarrilaren 21a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Finantza-erakundeek emandako txostena edo, halakorik izanez gero, arrisku profesionalengatiko kalteordain-asegurua baduela egiaztatzen duen ziurtagiria.

– Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lanik garrantzizkoenen zerrenda; horien zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak jasoz.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2004ko urtarrilaren 22ko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan eskatutakoa.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio-mahaiaren idazkaritza.

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I – 5. solairua).

2.a Helbidea: Donostia kalea 1.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez.

f) Hala badagokio, aurreikuspenen arabera, (gehienez eta gutxienez) zenbat enpresari egingo zaien gonbita, beren eskaintzak aurkez ditzaten (prozedura murriztua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I – 5. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Eguna: 2004ko urtarrilaren 28a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna:

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria:

– www. ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 15a.

Administrazio eta Plangintza sailburuordea,

JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.


Azterketa dokumentala