Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2004ko urtarrilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
70

EDIKTUA, 631/01 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 631/01 Prozedura Arrunta.

Alde auzi-jartzailea: Askatasun kalea 4ko Jabekideen Komunitatea, Vitoria-Gasteiz.

Alde demandatua: Aegón Unión Aseguradora S.A., Fernando Arrieta Loredo, Jose Luis Urrecho Pinedo eta Generali Seguros.

Gaia: Prozedura arrunta.

Aipatu judizioan epaia eman zen, zeinaren epaitza eta idazpurua honako hauek baitira hitzez hitz:

Javier Pegenaute Allok, Gasteizko Lehen Auzialdiko Epaitegiko eta horko barrutiko magistratu titularrak, epai hau eman du

285/03 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 21a. Epaitegi honetan izapidetutako 631/2001 adierazpen judizio arrunteko auto hauek —aldeen artekoak— ikusi eta entzun ditut. Alde batetik, auzi-jartzaile modura, auzitegietako prokuradore Javier Area Anituak ordezkatuta eta Eugenio Moreda letratuak lagunduta: Askatasun kalea 4ko Jabekideen Komunitatea; bestetik, demandatu legetxe, Fernando Arrieta Loredo eta José Luis Urrecho Pinedo —biak ere auzi-ihesean—, Generali Seguros merkantila —auzitegietako prokuradore Iñaki Sanchíz Capdevillak ordezkatuta eta Pedro Fernández Sanchidrian letratuak lagunduta— eta Aegón, S.A. merkantila —auzitegietako prokuradore Concepción Mendoza Abajok ordezkatuta eta Domingo Blanco letratuak lagunduta—. Gaia: zenbatekoa erreklamatzea.

EPAITZA

Askatasun kalea 4ko Jabekideen Komunitatearen izenean eta ordez, auzitegietako prokuradore Javier Area Anituak aurkeztutako demanda onesten dudanez, Fernando Arrieta Loredo, José Luis Urrecho Pinedo, Seguros La Estrella merkantila eta Aegón merkantila kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 1.299.169 PTA (7.808,16 euro) ordaintzera, eta Aegón merkantila ere kondenatzen dut auzi-jartzaileari 350.000 PTA (2.103, 54 euro) gehi legezko interesak ordaintzera; interesok, erakunde aseguratzaileentzat, Aseguru Kontratuari buruzko Legeko 20. artikuluan jasotakoak dira, 2000ko ekainaren 22tik aurrera. Prozesuan izandako kostuak alde demandatuei ezartzen zaizkie.

Epai honen aurka apelazio errekurtsoa aurkez daiteke Epaitegi honetan, berori jakinarazten denetik aurrera bost eguneko epean.

Eman bedi eta hitzez-hitzeko ziurtagiria bil bekie jarduerei, eta eraman bedi jatorrizkoa epaitegi honetako Epaien Liburura.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Francisco Fernando Arrieta Loredo alde demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2003-12-02ko Probidentziaren bitartez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, jakinarazpen-eginbidea gauza dadin hain justu ere.

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hiruko abenduaren bia.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala