Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2004ko urtarrilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
68

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzea dela-eta burututako 330/02 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegia.

Judizioa: L2 330/02 Prozedura Arrunta.

Alde auzi-jartzailea: Maria Cruz Moreno Moreno, Eva Maria Vazquez Moreno, Raquel Vazquez Moreno eta Jose Antonio Vazquez Carrasco.

Alde demandatua: Juan Maria Ortiz de Zarate Muro, Seguros Mapfre S.A. eta Drago Montajes Industriales.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan alde demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da, eta zedula horretako testua hauxe da hitzez hitz:

EPATZE-ZEDULA

Epatzeko agintzen duen auzitegia: Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegia.

Ebazpenaren gaia: goian aipatutakoa.

Nor epatzen den: Drago Montajes Industriales, alde demandatua denez.

Helbidea: Canarias kalea, 39, Las Palmas de Gran Canaria.

Epatzearen xedea: demandari erantzuteko, alde demandatua den judizioan —aipatutakoan— azaltzea. Demandaren, erantsitako dokumentuen eta demanda onartzeko autoaren kopiak aurkezten dira.

Zein auzitegiren aurrean azaldu behar duen: epaitegi honen egoitzan.

Azaltzeko epea: epatze hau egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako hogei egun baliodunekoa.

LEGEZKO OHARTARAZPENAk

1.– Azaldu ezean, auzi-ihesean deklaratuko da, eta horri dagokion jakinarazpena eginda gero ez da besterik egingo, salbu eta prozesua amaitzeko ebazpenarena (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 496. eta 497. artikuluak).

2.– Abokatu batek lagundurik eta prokuradore baten bitartez azaldu beharko da judizioan (PZLb-ko 23. eta 31. artikuluak).

3.– Prozesua gauzatzen ari delarik helbide aldaketaren bat badago, auzitegi honi jakinarazi beharko zaio (PZLb-ko 155.5 artikuluko lehen paragrafoa).

Bilbo (Bizkaia), bi mila eta hiruko apirilaren zazpia.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Alde demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4. eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2003ko azaroaren 26ko Probidentziaren bitartez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, Drago Montajes Industriales demandatuari epatze-eginbidea egin dakion.

Bilbo (Bizkaia), bi mila eta hiruko azaroaren hogeita seia.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala