Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2004ko urtarrilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
62

EBAZPENA, 2003ko urriaren 6koa, Biodibertsitate zuzendariarena, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren 2003ko maiatzaren 6ko Aginduan jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitara eman duena. Agindu hori, Euskal Autonomia Erkidegoan, ingurumenaren arloko prestakuntza tekniko arautugabeko jarduerak egiteko erakunde publiko eta pribatuei diru-laguntzak ematekoa da.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren 2003ko maiatzaren 6ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoan, ingurumenaren arloko prestakuntza tekniko arautugabeko jarduerak egiteko erakunde publiko eta pribatuei diru-laguntzak emateko modua arautzen duenean, aginduan bertan jasotako ekintzak finantzatzeko zenbatekoa ezarri da.

Xedapen gehigarri bakarrean adierazitakoaren arabera, oinarrian ezarritako guztizko kopuru hori alda liteke, eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan hartuta, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko aurrekontuak gauzatzetik atera daitezkeen aurrekontu-baliabide agortu gabeen arabera, eta laguntzei buruzko ebazpena hartu baino lehen. Biodibertsitatearen zuzendariaren ebazpen batek emango du horren berri.

Horri dagokionez, Biodibertsitateko zuzendariak honako hau ebatzi du, bidezko izapideak egin ondoren: programa horretarako diren kreditu propioei 33.700 euro gehitzea. Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretatik datozen laguntzei dagokienez, laguntzen kopuru osoa 118.700 eurokoa izango da. 33.700 euroak 2003rako ordainketa-kredituetarako dira.

Esandakoarekin bat, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratua onetsi duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluaren arabera, bidezko da gehikuntza hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Horiek horrela, honako hau,

EBATZI DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoan, ingurumenaren arloko prestakuntza tekniko arautugabeko jarduerak egiteko erakunde publiko eta pribatuei diru-laguntzak emateko modua arautzen duen, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburuaren 2003ko maiatzaren 6ko Aginduan jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitara ematea, hau da 118.700 eurotakoa izanik.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 6a.

Biodibertsitatearen zuzendaria,

JOSU ERKIAGA LAKA.


Azterketa dokumentala