Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2004ko urtarrilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
60

AGINDUA, 2003ko urriaren 22koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, "Lekeitioko SAPUR-5 lurzoru urbanizagarria" izeneko proiektua burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hartu aurreko aktak egiteko egunak adierazten dituena.

Bizkaiko Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 1999ko urtarrilaren 28an, "Lekeitioko SAPUR-5 lurzoru urbanizagarriaren Plan Partziala" delakoaren espedienteari behin betiko onespena ematea erabaki zuen.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren 2003ko ekainaren 10eko Aginduz, "Lekeitioko SAPUR-5 lurzoru urbanizagarria" delako proiektua burutzeko hartu beharreko ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzari eman zitzaion hasiera.

Jendaurreko izapidea bete ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2003ko urriaren 21ean emandako Dekretuaren bidez, proiektu horren eraginpeko ondasun eta eskubideak berehala hartu beharrekoak direla deklaratzea ebatzi zuen, Nahitaez Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak xedatutakoaren arabera.

Ondasun eta eskubide horiek hartzeko, beraz, honekin batera doan zerrendan agertzen diren jabeei dei egiten zaie bertan adierazten diren egun eta ordurako. Egun horretan, Erandioko udaletxean agertu ondoren, proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideak hartu aurretiko aktak egingo dira eta, hala badagokio, formalki hartuko dira lur horiek. Nolanahi ere, interesatuek eskatzen badute, lurrera bertara joateko aukera egongo da.

Eragindakoek berek agertu beharko dute ekintza horretara edo, nahi izanez gero, haien izenean jarduteko behar bezala baimendutako ordezkariek. Jabegoa egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte (eskritura publikoak, pribatuak, Jabego Erregistroaren egiaztapenak edo argitzeko oharrak, etabar) bai eta beren eskubideak egiaztatzen dituen beste edozein agiri ere. Interesatuek, bidezko irizten badiote, adituak edo notaria eraman ahal izango dituzte, baina eurek ordainduta.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiaren 56.2 artikuluan xedatutakoari atxikiz, interesatuek eta ekonomi edo gauzazko eskubideen jabe izan baina lehen aipatutako zerrendan agertzen ez direnek bidezko iritzitako arrazoibideak aurkeztu ahal izango dituzte, idatziz, eragindako ondasun eta eskubideak zerrendaratzean agian egingo ziren akatsak zuzentzeko eta ez beste ezertarako. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak Bizkaian duen Lurralde Ordezkaritzako bulegoetan aurkeztu beharko dira arrazoibideak (Kale nagusia, 85, Bilbao), aurretiko aktak egiteko adierazitako egunerarte.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 22a.

Etxebizitza Eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

EGITASMOA : "LEKEITIOKO SAPUR-5 LURZORU URBANIZAGARRIA"

PROYECTO: "SUELO APTO PARA URBANIZAR, S.A.P.U.R.–5, LEKEITIO"

1-1

TITULARRAREN IZEN-ABIZENAK ETA HELBIDEA DESJABETZEA KATASTROKO ZEHAZTASUNAK AKTAK EGITEAK 2003. URTEA

NOMBRE Y DOMICILIO DEL TITULAR EXPROPIACION DATOS CATASTRALES LEVANTAMIENTO DE ACTAS AÑO 2003

FINKAREN ZK. AZALERA LUR- ETXALDEA LUR- HILA EGUNA ORDUA

EREMUA ZATIA

N.º DE FINCA SUPERFICIE POLIGONO MANZANA PARCELA MES DIA HORA

Titularra: Ezezaguna/ 1 1390,6 m2 011 02 007 AZAROA/ 27 10,30

Titular: Desconocido NOVIEMBRE

Helbidea: Ezezaguna/ 250

Domicilio: Desconocido


Azterketa dokumentala