Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2004ko urtarrilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
59

EBAZPENA, 2003ko abenduaren 22koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Beronen bidez argitara ematen da lanpostuen zerrendako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dioten zehazteko prozeduraren ondorioz lortutako behin betiko zerrenda.

Lanpostuen zerrenda abiatzen da eskolatzeko eskaeran eragiten duten faktoreen azterketatik, eta oinarritzen da matrikulan eta hezkuntza-maila bakoitzaren curriculumaren edukian. Horregatik, lanpostuen zerrendak hezkuntza-sistemak oro har dituen beharrak isladatzen ditu. Ondorioz, hezkuntza-sistema langileen arloan antolatu eta arrazionaltzeko, funtsezko oinarria da lanpostuen zerrenda.

Urtero gorabeherak egon ohi dira ikasle guztien matrikulazioan, irakasteko hizkuntzari buruzko gizarte eskaeran, bai eta, finean, hezkuntza plangintzan eragiten duten gainerako faktoreetan ere. Gorabehera horiek zuzen zuzenean dute eragina irakasleek duten behin betiko lanpostuetan. Hori dela eta, hezkuntza administrazioak zehaztu behar du, araututako prozedura bati jarraituz, aldaketak nori eta nola eragingo dion.

Apirilaren 16ko 81/1996 eta abenduaren 22ko 409/1998 Dekretuetan ezarri ziren kasu horietan jarraitu beharreko irizpideak, gertatzen diren aldaketa motak definitzeko, partehartzaileak ordenatzeko eta horietako nori eragiten zaion zehazteko.

2003/2004 ikasturtean jarraitutako prozesuari dagokionez, hona egindakoa:

– 2003ko abenduaren 9ko EHAAn 269/2003 Dekretua argitaratu zen, azaroaren 4koa. Horren bidez, maisu-maistren lanpostuen zerrendak onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan: Haur eta Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan, Helduen Heziketan eta Zereginen Ikaskuntzarako Ataletan.

–Ikastetxeei agiriak bidali zaizkie lanpostuei buruzko azalpenen eta behin betiko lanpostua duten irakasleen berri emateko.

– Eragina jasaten duten eta prozesuan interesa duten langileen bilerak deitu eta egin dira, aldaketek eta berradskripzioek nori eragingo zioten zehazteko.

– Sortu diren agiriak berrikusi dira, bai eta aurkeztu diren erreklamazio eta alegazioak ere.

Beraz, prozesuaren emaitza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea dagokigu orain. Dena den, lurralde-ordezkariek erabaki indibidualak eman ditzakete, langileak beste lanpostuetara adskribatzeko edo haiei lanpostua uztarazteko, beti ere ebazpen honek dioenari jarraiki

Horregatik guztiagatik, hona hartu dudan

EBAZPENA:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen eranskin gisa, azaroaren 4ko 269/2003 Dekretuaren bitartez lanpostuen zerrendetan egindako aldaketek nori eragiten dioten zehazteko prozeduraren emaitza. Horrek 2003/2004 ikasturtearen hasieratik izango ditu eraginak.

ERREKURTSOAK

Eranskinaren bidez argitaratzen diren zerrenden aurka interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuari, argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 22a

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

KOLDO ARRESE GARCIA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala