Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2003ko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia Nafarroako Ordezkaritza Berezia
6718

JAKINARAZPENAK, ediktu bidez, premiamenduzko probidentzien berri ematen dutenak.

Ondoren zehazten diren pertsona edo entitateek uko egin diotenez Bulego honen jakinarazpenari, ediktu hau argitaratzen da Bilketari buruzko Araudi Orokorraren 103. artikuluak xedatutakoaren arabera, eta ohartarazten zaie argitalpenaren ondorengo hamar egun balioduneko epean agertzen ez badira bai eurak edo euren ordezkariak, aurrez aurre jakinarazpena egiteko, prozedura guztiz gauzatu arteko eginbide guztien jakinarazpena egintzat joko dela agertzeko epea bukatzen den egunaren biharamunetik aurrera, eta, zerga zorrak ez diren kasuan, gainera, agertzeko eta errekurtsoak aurkezteko duten eskubidea kontuan hartuta, Bilketari buruzko Araudi Orokorreko 177. artikuluaren, Neurri fiskal, administratibo eta sozialei buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Legeko 105.6 artikuluaren eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluaren arabera. Beren-beregi adierazten da jakinarazi nahi zen egintza edo eginbide-testuaren kopia osoa entregatu zaiela. Bulegoaren helbidea: Gral.Chinchilla kalea 6, Iruña.

Errekurtsoak: berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hamabost eguneko epean, Bilketa Unitateko buruari; edo administrazioarekiko diru-erreklamazioa, hamabost eguneko epean, jurisdikzio horretako Auzitegiari. Biak ere egintzaren jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera, baina bi errekurtsoak ezingo dira batera aurkeztu.

ZITAZIOA EGIN ZAIEN ZORDUNAK

(Ikus .PDF)

Iruña, 2003ko azaroaren 3a.

Dirubilketarako Lurralde Bulegoko burua,

PEDRO C. JIMÉNEZ JIMÉNEZ.


Azterketa dokumentala