Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2003ko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6714

IRAGARKIA, 237/03 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali eta hirugarren interesatuak epatzeko dena.

Interesa duen orori jakinarazten zaio eze, Montserrat Montero Gómez andreak 237/03 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian, hain justu ere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzu sailburuordearen 2003ko maiatzaren 22ko Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi egiten baita ondoko errekurtsoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2003ko martxoaren 18ko Ebazpenaren kontra gora jotzekoa; izan ere, azken ebazpen horren bitartez, argitara ematen baita ondokoen zerrenda: maisu-maistren kidegoko funtzionarioen 2002/2003ko lekualdatze-lehiaketan onartutakoena eta bazter utzitakoena, alegia.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua betetzeko, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesatu guztiei autoetan agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 11.

Azterlan eta Lege Araubide zuzendaria,

UNAI ZIARRETA BILBAO.


Azterketa dokumentala