Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2003ko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
6699

EDIKTUA, adostasunik gabeko banaketa bati buruzko 829/02 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Adostasunik gabeko banaketa dela-eta, Lourdes Luisa Casteleiro Centenok eskatuta, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian Daniel Soto Maestroren aurka burututako L2 829/02 zk.ko prozeduran —adostasunik gabeko banaketa bati buruzkoan— epaia eman da, bere idazpurua eta epaitza honelakoak direla:

438/03 ZENBAKIKO EPAIA

Barakaldo, bi mila eta hiruko uztailaren hamalaua.

Nik, José Gabriel Alvarez Lópezek, Barakaldoko Lehen Auzialdiko (Familia) 5 zk.ko epaile magistratu naizenez, ikusiak ditut adostasunik gabeko banaketa bati buruzko 829/02 Autoak. Auzi-iheslari deklaratutako Daniel Soto Maestro jaun auzi-iheslariaren aurka, María Lourdes Luisa Casteleiro Centeno andrearen izenean eta ordez, eta Itziar de las Heras López letratuaren laguntzarekin, María Luisa Gutiérrez Ontoria prokuradoreak aurkeztutako demandaren ondorioz, izapidetu ziren aipatu autoak. Eta nik, Erregeren izenean eta Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuaz, ematen dut ondoko epaitza

EPAITZA

Daniel Soto Maestroren aurka, María Lourdes Luisa Casteleiro Centenoren izenean eta ordez, María Luisa Gutiérrez Ontoria prokuradoreak aurkeztutako banaketa demanda onetsi egiten dut zati batetan, eta hala egin behar-eta auzilarien arteko ezkontza-banaketa dekretatzen dut, legezko ondorio guztiekin eta ondoko neurriekin bat:

a) Ezkontideak bananduta bizi ahalko dira, eta ezkontzako elkarbizitzaren presuntzioa eten egiten da.

2.– Ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak errebokaturik geratzen dira, eta etxe-ahalaz baliatuaz beste ezkontidearen ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera bertan behera uzten da.

c) Emaztearen esku gelditzen da ezkontegoitzaren (Víctor Chávarri kalea, 19, bosgarrena eskuina —Portugalete—) erabilera eta gozamena. Senarrak bere gauzak eta tresnak —aldez aurretik inbentarioa eginda— atera ahal izango ditu etxebizitzatik.

e) Hirurehun eta hirurogei (360) euro ordaindu beharko dizkio, hilero, senarrak emazteari pentsio osagarri legetxe. Aurreratutako hileka —hileko lehenengo bost egunetan— ordainduko da pentsio hori auzi-jartzaileak adieraz dezan kontuan. Estatistikako Institutu Nazionalak edo antzeko erakundeak argitaratutako KPIk izan ditzan aldaketen arabera egokituko da zenbatekoa urtero.

BBVA, Banco Fimestic S.A. eta Citybank S.A.rekin izenpetutako mailegu kuota guztiak senarrak ordainduko ditu.

e) Indargabetu egiten da irabazizko sozietatea.

Ez da bidezkoa kostuak ezartzea.

Epai hau irmoa dadinean, eman bedi testigantza eta bidali bekio Portugaleteko Erregistro Zibilari, han idazpen egokia egin dadin.

Jakinarazi bekie epai hau aldeei, irmoa ez dela eta apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela adieraziaz. Epaitegi honetan eta bost eguneko epearen barruan aurkeztu beharko da errekurtso hori, zeinaz Probintzia Auzitegia arduratuko baita. Probintzia Auzitegia.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Eta demandatua den Daniel Soto Maestrori behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hiruko urriaren hogeita hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala