Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2003ko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
6698

EDIKTUA, exekuzio hipotekarioari buruzko 443/03-A zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da, hitzez hitz honako hau dioena:

ORDENAZIOKO EGINBIDEA

Eginbidea agintzen duen idazkari judiziala: Francisco Javier Ibarretxe Barrenetxea, lanean diharduen ofiziala.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hiruko urriaren hamalaua.

1.– Urriaren 10eko honen aurreko idazkia, Fuente prokuradoreak aurkeztutakoa, batu bekie dagozkien autoei.

2.– Eskatutakoaren arabera, atera bitez enkantera bahitutako ondasunak, eta izenda bitez lekua eta ordua horretarako: abenduaren 15eko 10:00etan Epaitegian.

3.– Epaitegi honetako ageriko leku batean jarriko den ediktu bidez iragarriko da; non, Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko lehenengo paragrafoko 646. artikuluan ezarritako baldintzez gain, honako hauek ere agertuko baitira:

1.– Epaitegi honetako idazkaritzan dago erregistroko ziurtagiria.

2.– Egintzako kredituari dagozkion zergak eta kargak indarrean dirautela, lizitatzaileak —enkantean parte hartzen duelako— bere egiten dituela; eta lizitatzaileak, halaber, bere egiten duela haien ondoriozko erantzukizunetik subrogaturik geratzea, baldin eta errematea berari esleitzen badiote.

3.– Epaitegiari ezin egotzi zaion ezinbesteko kausa bat dela-eta, enkantea ezin bada egin izendaturiko egun eta orduan; edo errakuntzaz igande bat edo jaiegun bat izendatu bada, hurrengo egun baliodunean (larunbatean ez) eta ordu berean egingo dela ulertu behako da.

4.– Eman bekie, hogei eguneko epean, ebazpen honen berri exekutatuei, Erregistroan jasota dagoen bizilekuan hain zuzen ere.

Eginbide honen berri emango zaio epaileari.

Aurka egiteko era: epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki baten bidez. Hori gorabehera, gauzatu egingo da ebatzitakoa. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako bost egun balioduneko epearen barruan, aurkeztu beharko da idazkia, inpugnatzailearen ustez egin den arau-haustea adieraziaz; eskakizun horiek ez badira betetzen, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 224. eta 452. artikuluak).

Hala agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Adrián Obregon Gardoqui eta M.ª Teresa Llamosas Barrenechearen bizilekua ezezaguna denez gero, jakinarazpen zedulatzat balio dezan ematen dut idazki hau.

Barakaldo (Bizkaia), bi mila eta hiruko urriaren hogeita zortzia.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala