Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2003ko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6694

EBAZPENA, 2003ko urriaren 1ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB2-2842/02-BB espedientean Mariano Gardoki Balzategi jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– Jarduera hauek 2002ko abenduaren 4an Bilboko Fika kaleko 17 zenbakiko etxebizitzako hainbat jabeen ordezkaritzan Miren Nekane Unibaso Berrueta andreak aurkeztutako birgaitze jardueretarako diru-laguntza eskarian oinarrituta daude. Ikusi agiriak idazkiari erantsita.

2.– Behin espedientea izapidetu eta gero, 2003ko otsailaren 21ean Bizkaiko lurralde ordezkariak ebazpena eman zuen. Ebazpen horren arabera, espedientearen jarduerak birgaitze bakaneko jarduera babestutzat jotzen dira, eta beraz, hainbat eskatzaileei dagozkien babestu daitekeen aurrekontua eta diru-laguntza aitortzen zaie, betiere bakoitzaren egoera partikularraren arabera. Ebazpena martxoaren 3an jakinarazi zen, espedienteari erantsitako hartu-agiriaren arabera.

3.– 2003ko maiatzaren 22an, Mariano Gardoki Balzategi jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka bere desadostasuna agertzeko. Alegatzen du espedientearen aurkezpenaren eta babes daitekeen aurrekontuaren %5eko itzuli beharrik gabeko diru-laguntza jabekideen erkidegoari ematea xedatzen duen araudi berria indarrean sartzearen arteko epea oso txikia dela eta eskatzen du diru-laguntza hori aitortzea.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da errekurtsoa ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Errekurtso-egileak ez du egiaztatzen interesdun-izaera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1002 Legearen 31. eta 32. artikuluetan ohartemandako ondorioetarako.

3.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluak xedatzen du gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa dela, eta gainera dio epe hori amaitu eta errekurtsorik jarri ez bada, ebazpena irmoa izango dela ondorio guztietarako.

Dagokigun kasuan, errekurritutako ebazpena 2003ko martxoaren 3an jakinarazi zen eta errekurtsoa 2003ko maiatzaren 22an ipini; beraz, argi dago errekurtsoa epez kanpokoa dela.

Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainontzeko xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Bizkaiko lurralde ordezkariak EB2-2842-02-BB espedientean emandako ebazpenaren aurka Mariano Gardoki Balzategi jaunak jarritako errekurtsoa onartezina dela deklaratzea, epez kanpo aurkeztu duelako; beraz, ebazpena bere hartan geratzen da Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Ebazpen honen aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke artez Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian. Horretarako epea jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunean hasi eta bi hilekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 1a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala