Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2003ko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6692

EBAZPENA, 2003ko ekainaren 18koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB2-03446/02-EP eta EB2- EB2-01134/00-EP espedienteetan Joseba Zárraga Pomposo jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak 2003ko martxoaren 17an emandako Aginduen bitartez, EB2-03446/02-EP eta EB2- EB2-01134/00-EP espedienteen babespean, hasiera eman zitzaien Bilboko (Bizkaia) Olabeagako 819 Arean 12 gizarte-etxebizitza eta Larreagaburuko II poligonoko II-6 lur-zatiko 1, 2, 3 eta 4 zenbakietan 84 gizarte-etxebizitza esleitzeko administrazio-prozedurei. Agindu hori 2003ko apirilaren 11n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Etxebizitzok arauzko baldintzak ondoen betetzen zituzten eskatzaileei emango zitzaizkien.

2.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariak, 2003ko apirilaren 15ean emandako ebazpenaren bidez, prozedura horretan onartu eta baztertutakoen zerrendak onartu zituen.

3.– Joseba Zárraga Pomposo jaunak 2003ko maiatzaren 15ean gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka eta bertan ebazpenarekin bat ez datorrela adierazten du. 2002an bere egoera-zibila aldatu dela adierazten du eta, ondorioz, bere diru-sarrerak ere bai, Banatzeko Epaian agertzen den moduan. Beraz, ez du ulertzen zergatik ez den kontuan hartu egoera. Errekurritutako ebazpena berraztertzea eskatzen du.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da errekurtsoa ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen 40/2002 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Honakoak dira erabili beharreko arauak: abenduaren 30eko 315/2002 Dekretua, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko ekainaren 14ko Agindua, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duena; 2003ko martxoaren 17ko Agindua, Olabeagako 819 Arean 12 gizarte-etxebizitza, eta Larreagaburuko II poligonoko II-6 lur-zatiko 1, 2, 3 eta 4 zenbakietan 84 gizarte-etxebizitza esleitzeko zenbait espezifikazio finkatzen dituena; eta arau osagarriak eta bat datozen arauak.

3.– Abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuak, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoak, bere 18. artikuluan zehazten duenez, babes ofizialeko etxebizitzak eskuratu ahal izateari dagokionez, ondoko gehieneko eta gutxieneko diru-sarrerak finkatzen ditu: gizarte etxebizitzei dagokienez, urteko diru-sarrera ponderatuak ezin daitezke izan 21.100 eurotik gorakoak; eta erosteko aukerarik gabe errentan lagatzekoak direnei dagokienez, diru-sarrerak ezin daitezke izan 3.000 eurotik beherakoak.

Abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 21. artikuluan ezartzen denez, honako hau izango da zenbatu beharreko zerga-aldia: behin Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Aitorpena egiteko epea amaituta, honako egun honen aurrekoa dena:

a) Esleipen-prozedurari hasiera emateko aginduaren argitalpen-eguna, etxebizitzak eta horiei erantsitakoak Dekretu honen 11. artikuluan zehaztutako prozeduraz esleitzen diren kasuan.

4.– Abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 20. artikuluak honako hau dio 3. paragrafoan kontuan hartu beharreko diru-sarrerei buruz: bananduei, dibortziatuei eta alargunei dagozkien diru-sarrerak zehazteko, egiaztatu beharreko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena edo aitorpenak, edo hala badagokio, diru-sarrerak, senar-emazte horiek elkarrekin zeuden garai batekoak baldin badira eta beren erregimen ekonomikoa irabazizkoa bazen, senar-emazteen diru-sarreren %50a hartuko da kontuan.

Oraingo honetan, izan ere, dagokion administrazio espedientea aztertu ostean, irabazizko sozietatea ezabatu zenean, 2001. urteko errentaren aitorpenean agertzen diren diru-sarrerak erdi bana jo behar dira. Errekurtsogileak aldi horretan izandako diru-sarrerak 21.519,05 eurokoak izan ziren eta, ondorioz, legez ezarritako gehienezko diru-sarrerak 21.100 eurokoak direnez, hortik gora daude.

Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainontzeko xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Sailak Bizkaian duen lurralde ordezkariak EB2-01134/00-EP eta EB2-03446/00-EP espedienteetan hartutako ebazpenaren aurka Joseba Zárraga Pomposo jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Olabeagako 819 Arean 12 gizarte-etxebizitzen eta Bilboko (Bizkaia) 1-2-3-4 zk.ko Larreagaburuko II Poligonoko II-6 lur-zatian 84 gizarte-etxebizitzen sustapenean onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda onartu zen aipatu ebazpenaren bitartez, zeina dagoen bezala geratzen baita zuzenbidearekin bat datorrelako.

Ebazpen hau irmoa da administrazio-bidean; hala ere, bere aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Horretarako epea bi hilabetekoa izango da eta jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala