Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2003ko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6689

EBAZPENA, 2003ko ekainaren 6koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB2-1426/00-LC eta EB2-3445/02-LC espedienteetan Isabel Asensio Sánchez andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak 2003ko martxoaren 17an emandako Aginduen bitartez, EB2-1426/00-LC eta EB2-3445/02-LC espedienteen babespean, hasiera eman zitzaien Bilboko (Bizkaia) Larreagaburuko I poligonoko EI-ko 1, 2, 3 zenbakietan babes ofizialeko 22 etxebizitza eta Bilboko Olabeagako 819. arean babes ofizialeko 88 etxebizitza esleitzeko administrazio-prozedurei. Agindu hori 2003ko apirilaren 11n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Etxebizitzok arauzko baldintzak ondoen betetzen zituzten eskatzaileei emango zitzaizkien.

2.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariak, 2003ko apirilaren 15ean emandako ebazpenen bidez, prozedura horretan onartu eta baztertutakoen zerrendak onartu zituen.

3.º Isabel Asensio Sánchez andreak 2003ko maiatzaren 7an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka, berarekin bat ez baitzetorren; 2002ko apirilaren 24tik Bilboko erroldan izena emanda duela alegatu zuen, baita erroldako ziurtagiria aurkeztu ere. Errekurritutako ebazpena berraztertzea eskatzen du.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da errekurtsoa ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen 40/2002 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Honakoak dira erabili beharreko arauak: abenduaren 30eko 315/2002 Dekretua, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko ekainaren 14ko Agindua, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duena; 2003ko martxoaren 17ko Aginduak, Bilboko (Bizkaia) Larreagaburuko I poligonoko EI-ko 1, 2, 3 zenbakietan babes ofizialeko 22 etxebizitza eta Bilboko Olabeagako 819. arean babes ofizialeko 88 etxebizitza esleitzeko zenbait espezifikazio finkatzen dituztenak; eta arau osagarriak eta bat datozen arauak.

3.– Bestalde, abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuak bere 17. artikuluan honela dio: "etorkizuneko titularretakoren batek erroldaturik egon beharko du, etxebizitzen esleipen-prozedurari hasiera ematen dion Agindua argitaratzen den eguna baino urtebete lehenagoko antzinatasunez gutxienez, Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan interesaturik daudela adierazitako edozein udalerritan."

Hori horrela, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko martxoaren 17ko Aginduaren 2. Xedapenak, Larreagaburuko I poligonoko El-ko 1, 2, 3 zenbakietan babes ofizialeko 22 etxebizitza eta Bilboko Olabeagako 819.aren arean babes ofizialeko 88 etxebiztza esleitzeko zenbait espezifikazio finkatzen dituztenak, Bilbao udalerri interesatu deklaratzen du.

Kasu honetan, administrazio-espedientea aztertu da,eta ikusten da ezen, 2002ko apirilaren 24tik aurrera dagoela erroldaturik errekurtso-egilea Bilbo udalerrian; hortaz, ez du betetzen honako baldintza: esleipen-prozedura hau hasteko aginduaren datarekiko urte bateko antzinatasunaz erroldaturik egotea udalerri interesatuan, hau da, Bilbon (2003ko apirilaren 15az aurreko urtea).

Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainontzeko xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Sailak Bizkaian duen lurralde-ordezkariak EB2-1426/00-LC eta EB2-3445/02-LC espedienteetan hartutako ebazpenaren aurka Isabel Asensio Sánchez andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezeztea. Ebazpen horrek Bilboko (Bizkaia) Larreagaburuko I poligonoko EI-ko 1, 2, 3 zenbakietan babes ofizialeko 22 etxebizitza eta Bilboko Olabeagako 819. arean babes ofizialeko 88 etxebizitza esleitzeko prozeduran onartuak eta baztertuak izan zirenen zerrenda onartu zuen, eta bere hartan geratzen da zuzenbidearekin bat datorrelako.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Gelan. Horretarako epea jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunean hasi eta bi hilekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 6a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala