Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2003ko abenduaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6688

EBAZPENA, 2003ko maiatzaren 28koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB3-0554/03-LC espedientean Luis Villaverde Seoane jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko martxoaren 17ko Aginduaren bitartez, EB3-0554/03-LC espedientearen babespean, hasiera eman zitzaion Lasarte-Oriako Udalerriko R-15 Aldean (Luze Berri Etxea) babes ofizialeko 72 etxebizitza esleitzeko administrazio-prozedurari. Agindu hori 2003ko apirilaren 3an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Etxebizitzok arauzko baldintzak ondoen betetzen zituzten eskatzaileei emango zitzaizkien.

2.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak, 2003ko apirilaren 7an emandako ebazpenaren bidez, prozedura horretan onartu eta baztertutakoen zerrendak onartu zituen.

3.– Luis Villaverde Seoane jaunak, 2003ko maiatzaren 6an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka berarekin bat ez datorrela adierazteko, eta bertan dioenez, bi urte darama Lasarte-Oriako herrian erroldatuta. Errekurtsoarekin batera erroldatze-egiaztagiria aurkezten du. Errekurritutako ebazpena berraztertzea eskatzen du.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da errekurtsoa ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Honakoak dira erabili beharreko arauak: abenduaren 30eko 315/200 Dekretua babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa; 2002ko ekainaren 14ko Agindua, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duena; 2003ko martxoaren 17ko Agindua, Lasarte-Oriako Udalerriko R-15 Aldean (Luze Berri Etxea) babes ofizialeko 72 etxebizitza esleitzeko zehaztapenak finkatzen dituena; eta arau osagarriak eta bat datozen arauak.

3.– Bestalde, abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuak bere 17. artikuluan honela dio: etorkizuneko titularretakoren batek erroldaturik egon beharko du, etxebizitzen esleipen-prozedurari hasiera ematen dion Agindua argitaratzen den eguna baino urtebete lehenagoko antzinatasunez gutxienez, agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan interesaturik daudela adierazitako edozein udalerritan.

Hori horrela, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko maiatzaren 13ko Aginduaren 2. Xedapenak, Lasarte-Oriako Udalerriko R-15 Aldean (Luze Berri Etxea) babes ofizialeko 72 etxebizitza esleitzeko zehaztapenak finkatzen dituenak, Lasarte-Oria udalerri interesatu deklaratzen du.

Oraingo honetan, errekurtsogileak gora jotzeko errekurtsoarekin batera erroldatze-egiaztagiria aurkezten du eta bertan jasotzen denez, 2001eko uztailaren 27tik dago Lasarte-Oriako udalerrian erroldatuta. Beraz, aurretik erroldatuta egotea eskatu ez zaionez, bertako bizilaguna da eta eskakizuna betetzen du.

Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainontzeko xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak EB3-0554/03-LC espedientean hartutako Ebazpenaren aurka Luis Villaverde Seoane jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa onestea. Ebazpen horretan Lasarte-Oriako Udalerriko R-15 Aldean (Luze Berri Etxea) eraikitako babes ofizialeko 72 etxebizitzaren sustapenean onartu eta baztertutakoen zerrenda onartu zen. Ondorioz, sustapen horretarako onartutako eskatzaileen zerrendan sartu beharko da bere eskabidea.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Gelan. Horretarako epea ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 28a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala